2026-02-02
HomeEkintza SindikalaLan munduaren aldaketa eragotzi nahi duen Jaurlaritzak aurrean izango gaitu

Lan munduaren aldaketa eragotzi nahi duen Jaurlaritzak aurrean izango gaitu


Negoziazio kolektiboari eta elkarrizketa sozialaren egoerari buruzko prentsaurrekoa eman dute gaur LAB eta ELAko Idazkari Nagusiek. Uztailaren 22an Eusko Jaurlariztzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioa gogorki salatu genuen bere momentuan. Ainhoa Etxaideren aburuz akordioaren larritasunaren aurrean “urrats berri bat” ematea ezinbesteko jotzen dugu, horregatik iraliaren 20an, Gasteizen “IRUZURRIK EZ. Por un marco laboral propio, langileon hitza errespetatu” lemapean kalera irtengo gara. 

Akordioa ez da negoziazio kolektiboa desblokeatzeko bide bat, negoziazio kolektiboa patronalak nahi duen lan mundua ezartzeko tresna bihurtzeko bidea baizik. Gainera akordio honen atzean sindikalismo eredu bat erditik kentzeko borondatea dagoela adierazi du Etxaidek. Saiakerak egin arren — eraso politiko eta ideologikoekin, negoziazio kolektiboaren erreformekin, hitzarmenak blokeatuz, sindikatuak lan mundutik kanporatzen saiatuz…—ez dute lortu, alderantziz “agenda sindikala berregin eta lantokietan prekarietatearen kontrako ekintza sindikala suspertzen ari gara”.

Egoera honen aurrean, langileok kalera irtengo gara eskaera zehatzekin. Hala nola “Jaurlaritzari akordio hau bertan behera utzi eta orain arte jorratutako bidea zuzentzeko deia” egiten diogu. Hain zuzen ere azken urteetan agenda neoliberala aplikatu dute, dekretu bidez sektore publikoan murrizketak inposatu dituzte, Confebaski gure ilegalizazioa eskatze utzi diote eta orain gehiengo sindikalaren kontra egin dute.

Amaitzeko, eta hauteskunde garaian gaudela kontutan harturik, “parlametua osatuko dutenen eta jaurlaritzako buru izan nahi dutenei konpromisoak eskatzen dizkiegu”. Alde batetik bertako instituzioei ordezkaritzak errespatatzea eta errepetaraztea eta bebestetik baldintza demokratikoak ziurtatzea lan arazoak eta gatazkak konpontzeko orduan. Hain zuzen ere demokrazia lan mundura iristea eta demokraziaren kalitatea neurtzerakoan lan munduan gertatzen denari begiratzea ezinbestekoa da eredu politiko eta sozial justu bat eraiki nahi duenarentzat. Aldaketa hori gauzatzea ezinezko egitea da, hain justua, akordio honen helburu bakarra.

 

Irailaren 20an Gasteizen kalera irtengo gara ELA sindikatuarekin batera “IRUZURRIK EZ. Por un marco laboral propio, langileon hitza errespetatu” lemapean

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...