2026-10-05
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan istripu baten ondorioz izandako azken heriotza salatzeko elkarretaratzea gaur Zornotzan

Lan istripu baten ondorioz izandako azken heriotza salatzeko elkarretaratzea gaur Zornotzan

LAB sindikatuak ostiralean Boroa poligonoan (Zornotza-Bizkaia) gertatutako lan istripu baten ondorioz izandako heriotza gogor salatu nahi du. Gaur, gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea burutuko da eguerdiko 12:30etan famili eta gertukoei elkartasuna adierazi eta gertatutakoa salatzeko.

50 urtetako langilea, subkontratatua, Forest Trafic enpresarentzako lanetan ari zela hil da. Berriro ere ekidin ziteken heriotz bat, berriro ere subkontratatutako enpresa batean gertatutako heriotza. Berriro ere salatu behar dugu patronalak eta administrazio pubikoko gestore politikoek —beren zeregina gure lan postuetan gure bizitza eta osasuna garantizatzea denean— egun gutxitan ahaztuko dutela jakiteak sortzen digun haserrearekin.

LABek, 2015ean gertatu den lehen heriotz istripu honi erantzun bat ematea exijitzen du, eta arrazoiak ikertzeaz gain arduradunak publikoki ezagutaraztea eta neurriak hartzea gertakari tamalgarri hauek berriro gerta ez daitezen.

Gehiengo Sindikalak (LAB, ELA, STEE-EILAS,HIRU eta EHNE) dei egiten du gaur astelehenena, hilak 26, 12 :30etan Boroa poligonoko sarreran dagoen biribilgunean (autobus geltokiaren ondoan) egingo den elkarretaratzean parte hartzera famili eta gertukoei elkartasuna adierazi eta gertatutakoa salatzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...