2024-05-08
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan ikuskaritzak zigorrak ezarri ditu maiatzaren 20an EHUn jazo zen heriotz istripuaren...

Lan ikuskaritzak zigorrak ezarri ditu maiatzaren 20an EHUn jazo zen heriotz istripuaren harira

Lan Ikuskaritzak egin duen txostenean eta arau-hauste aktan agerian geratzen da aipatu langileak ez zuela LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ren kontraturik, nahiz eta enpresa saiatu den, ia beti bezala, langileari errua botatzen, autonomoa zela argudiatuta.

Azaroaren 4an, Euskal Herriko Unibertsitatean maiatzaren 20an jazo zen heriotz istripuaren harira lan ikuskaritzak egin duen txostena eta arau-hausteko akta jaso genuen. Hartan ikuskaritzak egin dituen ekimenak adierazten dira:

  • LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ren kontura istripua jasan duen langilea gizarte segurantzaren erregimen orokorrean eman zitzaion alta, kontraturik gabe lana egiten zuelako.
  • 8.000 eurotako arau-hauste astunaren akta zabaltzen zaio LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ri istripua jasan duen langilearen altan eta hari dagokion kotizazioan falta astuna egin delako.
  • 3.125 eurotako  arau-hauste astunaren akta zabaltzen zaio GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS U SERVICIOS S.A.-ri, ez duelako egiaztatu gizarte segurantzaren alta, enpresa hura denean kontratista nagusia.
  • Gizarte segurantzaren kuotak likidatu izanaren akta.
  • Langile horren heriotz istripua eragin zuten SEGURTASUN ETA OSASUN NEURRI EZAGATIK arau-hauste akta. Horren erantzule solidarioak GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SA eta LAN ONDO MULTISERVICIOS SL dira.

◦      Bata OSO ASTUNA, alturatik erori delako taldeko eta norbanako babes ordezkatzailerik ez dagoelako, 250.000 euro.

◦      Eta beste ASTUNA, prebentzio errekurtsorik ez dagoelako, 8.195 euro.

  • Prestazioaren gainordaina ezartzeko %50aren proposamena.

Lan Ikuskaritzak egin duen txostenean eta arau-hauste aktan agerian geratzen da aipatu langileak ez zuela LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ren kontraturik, nahiz eta enpresa saiatu den, ia beti bezala, langileari errua botatzen, autonomoa zela argudiatuta.

Agerian geratu da ez dela inolako prebentzio neurririk bideratu, ez banakakorik eta taldekorik, nahiz eta GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SA eta LAN ONDO MULTISERVICIOS SL saiatu diren agertzen, frogarik gabe, prebentzio neurriak paratu zituztela. Beraiek diotenez, jarri zen neurrietako bat ere, ainguratze gunea, Osalanen txosten teknikoak desegiten duelako aipatu teoria, agerian uzten duelako aipatu elemetua jarri izanak ez zuela ezertarako balio.

Arau-hauste akta hori onuragarritzat jotzen dugu; lan agintaritzak berrestuko duelakoan gaude, eraikuntzan egiatan ematen diren enplegu eta lan baldintzak agerian uzten dituztelako. Istripu hori administrazio publikoek nahiz enpresa pribatuek sustatzen dituzten eraikuntza lanetan, egunero gertatzen ari denaren izeberg tontorra besterik ez da.

Baina, bestalde, zapore mingotsa uzten digu, inoiz ez delako zalantzan jartzen EHU berak istripu honetan izan dezakeen ardura: giza baliabideak zein ekonomikoak dituen unibertsitate publiko batek EHUren eraikuntzetan, enpresa bati (GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SA), prezio jakin batean, kontratatzen dizkion lanak. Era berean, GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SAk aipatu obra beste enpresa bati azpikontratatzen dizkio (LAN ONDO MULTISERVICIOS SL) EHUk esleitu ziona baino 3.000 euro gutxitan. LAN ONDO MULTISERVICIOS SL-k 5 langilez osatutako zerrenda ematen du aipatu obra egiteko, eta haietako inork ez du egingo. Haiek baino kontraturik ez zuen langile kolpatuak eta zerrendan azaltzen ez zen beste langile batek ziharduten. Obra behar besteko babes neurririk gabe egin zen.

Tamalez, egoera honelakoa izanik, UPV/EHUk, orain arte, nahiago izan du ezikusiarena egin, aurrez aurre daukana ez ikusteko. LABen iritziz, argia da UPV/EHU-ren ardura, hemen deskribatzen diren eta Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak egiaztatu dituen gertaera hauetan guztietan aritu ez delako eta egiaztatu ez dituelako. Horrengatik, UPV/EHUri eskatzen diogu barne mailako neurriak har ditzan lan mota hauetan eska daitezkeen laneko segurtasun eta osasun baldintzak berma daitezen, istripu berriak errepikatu ez daitezen unibertsitateko eraikuntzetan eta obretan.

Ondorio moduan, administrazio publikoa batek sustatutako obra batean eta lan arriskuen prebentzioari dagozkion gaietan gertatzen badira izaera sozialeko istripuak eta arau-hausteak, are gehiago kontuan hartuz aipatu erakundea alor honetan jarduteko adibidea izan beharko lukeenean, ez da harritzeko geure buruei galdetzen badiegu zer ez den gertatzen gainerako lan merkatuan.

Horrengatik, LAB sindikatuak bestelako prebentzio eredua aldarrikatzen iraungo dugu, non langileriaren osasuna eta bizitza inor jolasean jardungo ez den eskubidea izango den berez.

 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bidegabeko kaleratze batean eragindako kalteak aitortu eta kalte-ordain gehigarria onartzen duen epai aitzindaria lortu dugu

LABek Eibarko Lan-Arloko Epaitegian irabazitako sententzia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Epai horrek, kaleratzea bidegabetzat jo eta Eibarko Udala kondenatu zuen langilea bere lanpostuan berriro hartzera edo legez dagokion 493,49 euroko kalte-ordaina ematera, sortutako kalte-galerengatik 30.000 euroko konpentsazio osagarria gehituta.

Arabako egoitzetako hitzarmenaren inguruko negoziazioa desblokeatzeko exijitu dugu

Sindikatuak deituta, Arabako Foru Aldundiaren aurrean mobilizazioa egin dute goizean Gasteizen, Gorka Urtarani eta Diputazioari beren ardurei hel diezaieten eskatzeko.

Barakaldoko Udaleko aurrekontuak inolako negoziaziorik gabe onartu izana salatzen dugu

Atal sindikaletik alegazioak aurkeztu zizkioten aurrekontuari, eta horiek negoziazio mahaira eraman ez izana negoziazio kolektiboaren gutxiespentzat jo du.