2026-02-02
HomeIndustriaEraikuntzaLan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LABi Basurtoko Beilatokiko obratan langilei Bizkaiko Eraikuntzako...

Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LABi Basurtoko Beilatokiko obratan langilei Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena ez aplikatzeagatik

Bizkaiko Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LAB Sindikatuari, honek, Morteros, Solados y Tarimas, S.C. (M.S.T., S.C.) enpresak Basurtoko Beilatokiko obratan bere langilei Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena ez aplikatzeagatik eta, aldiz, Errioxakoa aplikatzeagaitik sartutako salaketan. Langileak kaltetuta suertatu dira Bizkaiko Eraikuntzako Hitzarmeneko soldatak baino soldata bajuagoak ordaindu zaizkielako.

Lan Ikuskaritzak legez kontrako egoera hau konpontzeko exijitu dio.

LAB sindikatuak Herrialdeko Eraikuntzako hitzarmenak aplikatzen ez dituzten enpresen kontrako kanpainarekin zorrotz jarraituko du eta, aldi berean, sektoreko arazoei alternatiba emateko publikoki egin zuen proposamena lantzen jarraituko du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...