2026-07-07
HomeIndustriaEraikuntzaLABen kontzentrazioa Bizkaiko eraikuntzaren hitzarmen duinaren alde

LABen kontzentrazioa Bizkaiko eraikuntzaren hitzarmen duinaren alde

LABek BIEBA- ASCOBI eta beste Elkarteen erabakiak urteko 365 eguneko malgutasuna bilatzen duela salatu eta  Bizkaiko LAN EGUTEGIA DEFENDATZEKO bere esku daukan indar guztia erakutsiko duela esan du.
Pasaden urriaren 27an Bizkaiko Eraikuntzako Hitzarmeneko mahaia eratu zen, eta ohikoa den moduan negoziazioari ekin baino lehen, sindikatuok eta patronalak Bizkaiko Eraikuntzarako LAN EGUTEGIA adosten dugu.

Aurten, berrikuntza gisa eta sektorea pairatzen ari den egoera txar honi gehituta, BIEBAk (Eraikuntzako enpresen elkartea), Bizkaiko Margolarien Elkartea eta Bizkaiko Induskari Elkartearekin batera, adierazi du ez duela nahi eraikuntzarako egutegi bat Bizkaian. Orain arte zaila izaten bazen lanaldia/ egutegia errespetatu eta hitzarmena betetzen ez zuten enpresak topatzea, patronalak hartutako erabakiarekin honako ondoriok topa ditzakegu:

– Lan egutegian, ez dira islatuta geldituko konpentsatzeko orduak, langileak hanka motz utziz eta enpresariak aske utziz zein egunetan den jai eta zeintzuetan ez erabakitzea.

ERABATEKO MALGUTASUNA!

– Enpresa handietan, non komitea baitagoen, aukera egongo da lan egutegia negoziatzeko, baina, zer gertatuko zen azpikontratatuta dauden enpresekin? Lan egutegi berdina aplikatuko zaie? Edo, gure lana egingo dute gu jai egunean gauden bitartean?

BIEBA- ASCOBI eta beste Elkarteen erabakiak etapa berri bat zabaltzen dio patronalari. Oraingo honetan, urteko 365 eguneko malgutasuna nahi dute. LABek bere esku daukan indar guztia erakutziko du Bizkaiko LAN EGUTEGIA DEFENDATZEKO.

Gutun hau aprobetzatuz, Hitzarmen berriaren negoziazioan zeintzuk izango diren LABek markatu ditun lehentasunak aipatu nahi dizkizuegu:

– Bizkaiko hitzarmenaren defentsa. Bizkaiko hitzarmenak gure lan baldintzak arautzen duen erramienta izan behar du

– Sinatuko den hitzarmenak BETETZEAREN DERRIGORTASUNA eta horren ondorioak jaso behar ditu.

– Langileen lan-baldintzak hobetzeko edukiaz hornitu, bereziki ordainsari ekonomikoari eta osasun- eta segurtasun-arloan enpresek hartu beharreko neurriei dagokionean. Azken hau, landu eta exijitu behar dugun aldea da, gure sektorean pairatzen dugun istripu kopuru handiari aurre egiteko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

CIE Norma enpresako langileek enpresaren hazkundearekin bat datorren hitzarmena eskatu dute

Jarduerak erritmo altuari eusten dion bitartean eta eskaeren zorroak datozen urteetarako lan-karga bermatzen duen bitartean, hitzarmen kolektiboak eragindako gatazkak irekita jarraitzen du CIE Norma enpresan (Itziarren kokatua). Hilabeteetako negoziazioaren ondoren, langileen ordezkariek adierazi dute enpresak azken urteetan izandako hazkundeak emaitza horiek posible egiten dituztenen lan-baldintzak hobetzea ekarri behar duela berekin.

Lan osasunagatik, gona eta galtza motzak denontzat

Donostiako autobus zerbitzuan, Dbusen, langileen janzkerak ezarritako arauek ez dute aintzat hartzen udako beroaldietarako egokitutako arropak erabiltzeko aukera eta, gainera, generoaren araberako bereizketak ezartzen ditu arauz: gizonezkoek praka luzeak erabili behar dituzte, eta emakumezkoek gonak edo praka luzeak. Langileak horren aurka mobilizatu dira gaur eguerdian Bulebarrean.

Gipuzkoako altzarigintzako hitzarmen berriak ez dio erantzuten sektorea egurgintzarekin parekatzeko eskariari

Gaur 2001 urtetik berritu gabe zegoen altzarigintzako hitzarmena adostu da, baina LABek ez du sinatu, funtsezkotzat dugun eskakizuna kanpo geratu delako.