2026-02-02
HomeEkintza SindikalaLABeko kideek Ambulancias Bizkaian jasaten ari diren jazarpen sindikala salatzeko elkarretaratzea gaur...

LABeko kideek Ambulancias Bizkaian jasaten ari diren jazarpen sindikala salatzeko elkarretaratzea gaur Bilbon

Beste behin UTE Ambulancias Bizkaiako zuzendaritzak LABeko delegatu bat kaleratu zuen urriaren 8an. Honekin hiru dira jadanik Angel Luis Martínez Calleja enpresaren kudeatzailearen eskutik etorritako LABen kontrako jazarpen sindikalaren ondorioak jasan dituzten delegatu edo delegatu ohi izandako langileak. 

Kaleratutako delegatua Carlos Diaz Zubia da. 2009ko maiatzean 14 egunetako gose greba burutu zuen lankide baten kaleratzearen kontrako protestan. Lankide hau LABeko delegatu ohia zen, eta azkenean berronartua izan zen borroka honen ondorioz eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eskariz.

Oraingo honetan, enpresak diziplinazko kaleratzearen eredua erabili du osasungintzako azpikontrata honetan murrizketa laboral eta sozialen kontra egiten dutenak paretik kentzeko asmoarekin.

Sarritan izan dira Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila enpresaren zuzendaritzak zuen jarreraren jakitun. Behin baino gehiagotan jakinarazi diegu zein larria den herritarrentzat hain garrantzitsua den zerbitzu baten kudeaketa pirata batzuen esku uztea. Gure ustez sail honek ere erantzunkizuna dauka eta berari dagokio arazoan inplikatu eta delegatu honen berronartzea exijitzea.

Egoera hau salatzeko, kontzentrazioa burutuko dute gaur Ambulancias Bizkaiako langileek Zorrotzan (Bilbon), delegatu honen berronartzea eskatzeko, 13:00etatik 15.00etara enpresa inguruan, Hermogenes Rojo eta Fray Juan kaleen arteko bidegurutzean.  

LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...