2026-08-16
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraLABeko delegatuen Nazio Batzarra urtarrilaren 23an

LABeko delegatuen Nazio Batzarra urtarrilaren 23an

Ostegun honetan, urtarrilak 23, urteroko LABeko Delegatuen Nazio Batzarra burutuko da Donostiako Atano frontoian. Asanbladari goizeko 10:00etan emango zaio hasiera eta "Langileok erabaki Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean, Euskal Herrian 2014ari begira LABek dituen erronkak konpartitu eta eztabaidatuko dira.

Batzarraren ostean, mobilizazioa egingo da. Egoerak horrela eskatzen duela baloratuz, LABek gatazkaren konponbidearen afera lantzea eta indartzea erabaki du aurtengo delegatuen batzarraren osteko mobilizazioan. Honela, Espainiako gobernu zibilaren aurrean amaituko den mobilizazioa "Utzi bakean, Euskal Herriak du hitza eta erabakia" aldarrikapenarekin burutuko du.
  
LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...