2026-08-19
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraLABeko Arabako delegatuak kalera irten dira beste eredu bat posible dela aldarrikatzeko

LABeko Arabako delegatuak kalera irten dira beste eredu bat posible dela aldarrikatzeko

LAB sindikatua irailaren 26ko greba orokorraren lanketa zehaztu eta greba bultzatzeko lanetan delegatuen batzarrak burutzen ari da herrialdez herrialde. Gaurkoan Arabako delegatuei tokatu zaie txanda. Batzarraren ostean manifestazioan abiatu dira Gasteizko kaleetan zehar, grebaren garrantzia eta Euskal Herriaren erabakitzeko ahalmena aldarrikatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...