2026-03-07
HomeEkintza SindikalaLABek salatu du Haurreskolak Partzuergoko hitzarmenakĀ argitaratu gabe jarraitzen duela

LABek salatu du Haurreskolak Partzuergoko hitzarmenakĀ argitaratu gabe jarraitzen duela

Greba eta mobilizazio zikloari bukaera eman zion hitzarmen berria sinatu zuen LABek gaur urtebete. Gainera, Haurreskolak Partzuergoak irailaren 1ean lanpostuen zerrendan sortu behar zituen 63 lanpostuak sortu gabe jarraitzen du. Hezkuntza sailburua eta Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria den BegoƱa Pedrosak negoziazioa zentzurik gabe blokeatua duela salatu du LAB sindikatuak gaur goizean Eibarren.

Gaur, LAB sindikatuko ordezkariak Haurreskolak Partzuergoko atari nagusian kateatu dira, Hezkuntza Sailak eta Haurreskolak Partzuergoak negoziazioari ezarritako blokeo zentzugabea salatzeko. ā€œHaurreskoletako langileenganako begirune falta izugarria erakusten ari da Hezkuntza Sailaā€, adierazi dute. Era berean, mahai negoziatzailea urgentziaz deitzeko eskaera erregistratu du sindikatuak. 

Izan ere, sindikatuak gogorarazi du, 16 urteren ondoren, greba eta mobilizazio ziklo bati bukaera emanez, lan hitzarmena sinatu zenetik urtebete igaro dela gaur bertan. LAB sindikatuak gogoratu nahi du, Haurreskolak Partzuergoan duen ordezkaritzaren gehiengoa izatearen erantzukizunetik, langileen lan baldintzak nabarmenki hobetzen zituen akordioa sinatu zuela. Besteak beste, urteko lanaldiak murriztu dira, behin-behinekotasun tasa gehienez %5ean kokatu da, ordezkapenak modu telematikoan banatzen dira eta ordezkoen araudi berria arautu da. LABek administrazioari, beste behin ere, ardura berarekin jokatzeko exijitzen dio. Geroztik, lanean jarraitu du sindikatuak, besteak beste, hitzarmenean jaso bezala, ratioak hobetzeko eta lan zamak arintzeko sinatu zituen plantillak esleitzeko oinarrizko irizpideak garatzeko negoziazioan. 

Hala, hamabi hilabete hauetan, administrazioak oztopoak baino ez dizkiola jarri eta 2025eko uztailetik ez duela mahai negoziatzailerik deitu ziurtatu du LABek. Hau jokabide oso larritzat jotzen du. Egoera hau onartezina dela azpimarratu du eta hilabete guzti hauetan administrazioak Haurreskoletako langile guztiekiko erakutsi duen begirune eza irmoki salatu du. Hitzarmenean sinatutako aldagai batzuk ez betetzeaz gain, 2024an sinatu zen lanpostuak sortzeko hitzartutako mekanismoagatik sortu behar ziren 63 lanpostuak ez dira sortu gaur gaurkoz.

Gainera, blokeo egoera honek lan hitzarmenaren behin betiko sinadura eta Haurreskolak baliabide pertsonalez hornitzeko irizpideen akordioa zentzurik gabe atzeratzea ekarri du, eta azken urteetan eman den matrikulazioaren gorakadarekin batera, kasu askotan langileen lan zama handitzea ekarri du, jardunaren ordu guztiak arreta zuzenekoak izatea eta tokian toki egoera jasangaitzak sortzea. 

LABek hilabeteak daramatza egoera salatzen. Ez betetzeak eta interpretazio interesatuak etengabeak izan dira eta gaur Eibarren, nahikoa dela esateko ekintza egin du. Era berean LABek adierazi du Hezkuntza Sailari eta Haurreskolak Partzuergoari dagokiela orain eskaerei arduraz erantzutea eta jakinarazi die blokeo egoerari lehenbailehen irtenbidea ematen ez badiote mobilizazioak indartuko dituela. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak enpresei soldata igoeren inguruan gezurretan aritzea leporatu die, eta martxoaren 10, 11 eta 12an jangelak hustera deitu du

LAB sindikatuak gezurtatu egin ditu enpresek jangeletako ustezko soldata igoeren inguruan zabaldutako azken informazioak. Igoera horiek ez dira egungo negoziazioaren parte, nahitaez bete beharreko soldata-igoerak...

Dulantziko RTA (Revestimientos de tuberia y accesorios, S.L) enpresako langileek planto egin dute azken lan istripuaren aurrean eta segurtasun neurri errealak exijitu dituzte

RTA enpresako langileek gaur planto egin dute azken asteetan eman diren istripuen harira. 2026An iada 3 istripu eman dira. Datu horrek agerian uzten du...

LABek salatu du ez dagoela arrazoirik altzairutegia ixteko, ezta Tubos Reunidosen enplegu-erregulazioko espedientea aplikatzeko ere, eta ohartarazi du gatazkak kontsultalditik harago jarraituko duela

Tubos Reunidosek planteatutako EEEaren kontsultaldiaren azken bileratik egun gutxira, LABek argi eta garbi berresten du ez dagoela altzairutegia ixtea edo 301 lanpostu suntsitzea justifikatzen...