2025-12-18
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakLABek pentsio duinak eta KPIren araberako pentsioen berbalorizazioa eskatu eta pentsioen erreforma...

LABek pentsio duinak eta KPIren araberako pentsioen berbalorizazioa eskatu eta pentsioen erreforma berria salatu du

Gaur, ostiralak 22, LABek elkarretaratzea egin du Gizarte Segurantzaren bulegoaren aurrean eta bertan 174 erreklamazio aurkeztu ditu 2012ko KPIren araberako pentsioen igoera eskatzeko. Pasa den urteko errebalorizazio hori ez egiteak ekarri du Nafarroako pentsiodunok 26 miloi euro jaso ez izana 2013ko urtarrilean.

Aldi berean, Pentsio duinak eskatu dira, pobrezian bizi ez izateko. Pentsioak izozteak, edo behar baino gutxiago igotzeak Nafarroako pentsiodunon pobretzea areagotu baino ez du egiten. Bukatzeko salatu da jubilazioa hartzeko baldintzak biziki gogortu izana, adinean sartuta eta langabezian geratzen direnak askoz babesgabeago geratuko dira eta gazteei lan mundua sartzeko atea ixten zaie.

Beste behin ere, Madrilek erabakiak hartzen ditu Nafarroako Pentsiodunei bizkar emanez. Bertan bizi eta lan egiten badugu, bertan bermatu behar dira gure pentsioak. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...

Ekintza sindikal antirrazistaren aldeko apustua berresten du LABek Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean

Gaur, Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, eta egunero, lankide hauei aitortza egin nahi diegu LABen, euskal ekonomiaren funtsezko sektoreei oso lan-baldintza txarretan eusteagatik, eta, batez ere, Euskal Herriko herri, auzo eta lantokietan egindako ekarpen sozial, kultural eta politikoari balioa eman nahi die.