2026-02-02
HomeNazioartea IdazkaritzaJardunaldiakLABek parte hartu du Hegoafrikan Munduko Federazio Sindikalak (MFS) buruturiko kontseilu presidentzialean

LABek parte hartu du Hegoafrikan Munduko Federazio Sindikalak (MFS) buruturiko kontseilu presidentzialean

LABek otsailaren 8tik 11ra Johanesburgon (Hegoafrika) burutu berri den Munduko Federazio Sindkalaren (MFS) Kontseilu Presidentzialean parte hartu du. Bertan herrialde ezberdinetako 30 sindikatuk parte hartzen dute eta Euskal Herria ordezkaturik dagoen Estaturik gabeno Nazio bakarra da.

 Rafa Díez Usabiagaren aske uztea exijitzen duen ebazpena
 
Intervención de la UIS de la Metalurgia y la Minería 
Halaber, 2011. urtean zehar egindako ekimenen balantzea aurkeztu da, non Atenas-en buruturiko XVI. Kongresu arrakastatsua kokatzen den.

2012. urterako ekintza plana onartu da ere, eta bertan ondorengo ekimenak daude, besteak beste:

– Martxoak 22, Palestinarekin nazioarteko elkartasun ekimena Ramalan.
– Munduko gazteri sindikalaren bilkura Kuban, apirilaren 29 eta 30ean.
– Urriaren 3an Nazioarteko mobilizazio eguna, Europar Batasuneko politika neoliberalen aurka, soldaten defentsan,gizarte segurantza unibertsal eta dohakoaren alde, eta sektore publiko indartsu baten alde.
– FAO-ren aurrean protesta ekimena, Erroman (Italian) burutuko dena.
-Energia, irakaskuntza, garraio eta pentsionisten Nazioarteko Sindikatuen Batasunen kongresuak burutuko dira.

LABeko ordezkari eta Metal eta Meatzagintzako Nazioarteko Sindikatuen Batasuneko Idazkari Nagusi den Igor Urrutikoetxeak egungo krisi kapitalistak sektore hauetan dituen ondorioak aztertu zituen eta 2011. urtean zehar egindakoaren balatzea eta 2012rako plangintza aurkeztu zituen (Ik. Atxekitako dokumentua).

Hauek dira ekimen garrantzitsuenak:

– Martxoaren 29tik eta 31ra Kotseilu Exekutiboaren bilkura burutuko da Txipren.
– Otsailaren bukaeran Helliniki Halivourgiako langileei bisita burutuko zaie, 100 egun baino gehiago daramatzatelako greban euren lanpostuen defentsan.
– Txileko meatzagintzako sindikatuek burutuko duten nazioarteko konferentzia NBS-a herrialde horretan antolatze aldera.
– 2012. urteko urria edo azaroak automozioko bilkura burutuko da Brasilen.

Bestalde, atzo arratsaldean COSATU-ko 400 sindikalista baino gehiago parte hartu zuten ekitaldia burutu zen.

Johanesburgo-n (Hegoafrikan) 2012ko otsailaren 11an.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...