2026-02-04
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzako zuzendaritzei ordaindutako diru-sariei buruzko informazio argia exijitzen du

LABek Osakidetzako zuzendaritzei ordaindutako diru-sariei buruzko informazio argia exijitzen du

LABek Jon Darponi Osakidetzako zuzendaritzei ordaindutako diru-sariei gaineko azalpen publikoak legebiltzarrean eman ditzan eskatu nahi dio. Era berean berriro ere bi aldarrikapen hauek jarri nahi ditu mahai gainean: zuzendaritzei intzentiborik ez , eta libreki izendatutako lanpostu guztiak desagerraraztea, entxufismoa eta alderdikeria osasun publikotik desagerrarazteko.

Pasa den astean, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak zuzendaritzek kobratzen zituzten diru-sariak bertan behera geldituko zirela eta erretribuzio sistema aldatuko zela adierazi zuen. Honako intzentiboak aurreko PSEren gobernuak ezarri zituen : 150 zuzendaritza karguek euren soldatez gain, 900.000 euro gehiago kobratu izan dute urtero. Holako pizgarriak jasotzeko bete beharreko “helburuen” artean kontratazioaren gastua murriztea zegoen.

Bere momentuan gogor salatu genuen Osakidetzak hain lotsagabeki burutzen zuen lapurreta. Langileoi behin eta berriro murrizketak ezarri ondoren “dirurik ez dagoela” aitzakiapean, hara non direktiboei gain-soldatak ordaintzeko bai zegoela . Orain dela hilabete batzuk, berriro ere salatu genuen egoera aurten ere konbratzen ari zirelako informazioa zabaldu zenean.

Oraingoan, iragarri digute horiek bertan behera geldituko direla. Baina hori ez da nahikoa eta LABek azalpen zehatzak eskatu nahi dizkio Kontseilariari. Adibidez, ea orain arte eta PNVren gobernupean zenbat ordaindu den halako kontzeptuengatik eta oraingoan erabiliko duten sistemaren arabera zenbat kobratuko duten. Datu horiek jakin gabe, propaganda hutsean dabil Osakidetza.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

AEko Auzitegi Nagusiak prestazio sozialetan ere eragina izango lukeen gutxieneko soldata bat soilik legez arautu daitekeela ebatzi du, baina soldatengan bakarrik eragina izango lukeen gutxieneko soldata negoziatu daitekeela dela esanez.

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...