2026-10-06
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek MSTri eta Escuela Nacional de los Sin Tierraren kontrako erasoan kaltetutakoei...

LABek MSTri eta Escuela Nacional de los Sin Tierraren kontrako erasoan kaltetutakoei elkartasuna bidaltzen die


LAB-ek Euskal Herriko sindikatuak Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST) eta Lurrik Gabekoen eskola nazionalaren kontrakoen erasoa pairatu zutenei (tartean Euskal Herriko brigadista internazionalista bat) elkartasun mezu hau bidaltzen die. 

Operazioa Paranáko Polizia Zibilak zuzenduta ortzirala Azaroaren 4 goizean hasi zen. Poliziak inolako agindu judizialik gabe Eskola nazional honetan sartu zen eta Sao Paulo GuAranako Florestan Fernandes Eskola nazionalaren atea bota egin zuten.

Brasilgo MST mugimenduak erran duenaren arabera eskolan zeuden bi pertsona atxilotuak izan ziren. Poliziaren oldarraldi honetan errepresioa areagotzeko eta bertan zeuden pertsonak beldurtzeko asmoarekin poliziak suzko armekin tiro egin zuen. Militante bat eraso honetan suzko arma horien erabileraren ondorioz zauritua suertatu egin zen.

Eraso berri hau ez da kasualitatea, eta Brasilen boterean ezarrita dagoen politika errepresiboaren testuinguruan kokatu behar da, nazio aske eta subirano baten alde borrokan diharduten mugimendu politiko eta sindikalak isilaraztea helburu duen hain zuzen ere.

Euskal Herritik elkartasun besarkada internazionalista bat bidali nahi diegu Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST mugimenduari) eta Brasilen eta mundu osoan justizia sozialaren alde borrokan ari den Brasilgo herriari.

NAHIKOA DA ! HERRI MUGIMENDUAREN AURKAKO ERASO GEHIAGORIK EZ!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.