2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaLABek metalgintzako hitzarmena indarrean dela aldarrikatu du epaitegien aurrean

LABek metalgintzako hitzarmena indarrean dela aldarrikatu du epaitegien aurrean

Bizkaiko metalgintzako hitzarmena indarrean dela aldarrikatuz LABek jarritako salaketa aztertu da gaur Bilboko sozial arloko epaitegian. Hori dela eta, LAB sindikatuko metalgintzako ordezkariek bertan izan dira Bizkaiko hitzarmenaren defentsan. Natale Landak, LABeko ordezkaria Bizkaiko Metalgintzako mahaian, epaiketaren garrantzia azpimarratu du, "irabaziz gero" Bizkaiko metalgintzako hitzarmen kolektiboak ultraktibo jarraituko baitu.

Natale Landa, LABeko ordezkaria Bizkaiko Metalgintzako mahian

"Bere garaian Bizkaiko metalgintzako patronalak, FVEMek, uztailaren 7an bukatutzat eman zuen 2001-2003ko Bizkaiko metalgintzako hitzarmen kolektiboa. Hainbat enpresak notifikatu zien langileei, hitzarmenaren indarraldia amaituta Bizkaiko metalgintzako lan-baldintzak ez zituztela aplikatuko. Horren aurrean LAB sindikatuak demanda sartu zuen eta gaur egingo da epaiketa.

Epaiketa honek badauka bere garrantzia, irabaziz gero horrek suposatuko lukeelako alde batetik, Bizkaiko metalgintzako hitzarmen kolektiboak ultraktibo jarraituko zuela, hau da, bere eduki normatibo guztia enpresetan aplikatzen jarraitu beharko litzatekeela. Beste alde batetik, horrek beste hitzarmen berri bat negoziatzerako orduan badituelako baldintza minimo batzuk oinarrian.

Bestalde, argi daukagu gure helburua ez dela 2001-2003ko Bizkaiko metalgintzako hitzarmena jarraitzen aplikatzea "per secula seculorum", baizik eta beste hitzarmen kolektibo berri bat lortzea, lehen geneuzkan lan-baldintzak mantenduko zituena baina lan erreformaren aurrean blindatuta egongo litzatekeena. Horregatik guk jarraituko dugu bai enpresaren arloan eta herrialde mailan hitzarmen berri baten aldeko borroka."
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...