2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek lotsagarritzat jotzen du SMEk 67 urte arte luzatzeko Osakidetzari eskua luzatu...

LABek lotsagarritzat jotzen du SMEk 67 urte arte luzatzeko Osakidetzari eskua luzatu izana

Aste honetako Osakidetzako Mahai Sektorialak (urtarrilaren 27an egindakoa) sorpresa ekarri du: SMEk onartu egin du Osakidetzaren Giza Baliabideen Plana, 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duena. 
Aste honetako Osakidetzako Mahai Sektorialak (urtarrilaren 27an egindakoa) sorpresa ekarri du: SMEk onartu egin du Osakidetzaren Giza Baliabideen Plana, 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duena.

 Era honetan, medikuen sindikatu korporatiboa, euren betiko estiloan eta akordioak aldebiko bileretan sukaldatu eta gero, apurtu egin du Osakidetzaren gaineko presioa erabat atzerakoia den neurri bat lortzeko: 67 arte jubiliazioa luzatzeko aukera.

LABen iritziz, murrizketa ofentsiba baten testuinguruan, halako neurririk adosteak ez dauka lotsarik. Plantilla handitu eta gaztetu beharrean, justu kontrako norabidean doa, soilik langile talde zehatz batzuei onura ekonomikoak ekarriz. Betiko kontua.

LAB sindikatuak kritikatu egin du aipaturiko Plana arrazoi ezberdinengatik:

• Guk langile guztiontzako errelebo kontratua eta aurre-erretiroak defendatzen ditugu.
• Betiko moduan, edukiak sekretupeko bilera aldebikoetan negoziatu dira.
• Ez dugu begi onez ikusten formakuntzari buruz jasotzen duena.
• Merkatuan oinarritutako gestio sistemak ezarri nahi ditu, osasuna diru gastu-etekin kontua bailitzan.
• Pertsonal sanitario lehenesten da, ez-sanitarioa pribatizatzeko ateak irekitzen direlarik.
• Plantilla handitzen ez den bitartean, euskal gizarteak gero eta zerbitzu gehiago eskatzen ditu: langileak zaharkitu eta gainezka eginda, ezin eskaini kalitatezko asistentzia.
LABen ustez, ezin da bide honetatik jarraitu. Osakidetzak negoziatzeko borondatea agertu behar du, atzera egiteko ezarritako murrizketa guztiekin, eta Osakidetzaren proiektua eta langileon lan-baldintzen akordioa denon artean adosteko mahai negoziatzaile baten inguruan. PNVren esku dago.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...