2026-03-21
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaLABek kezkagarritzat jotzen du bi multinazionalek Kantauri itsasoan hidrokarburoak dauden ikertzeko egin...

LABek kezkagarritzat jotzen du bi multinazionalek Kantauri itsasoan hidrokarburoak dauden ikertzeko egin duten eskaera

Estatuko boletin ofizialak informatzen duenaren arabera, bi enpresek Espainiar Estatuko Industria Ministerioari euskal kostaldean hidrokarburorik dagoen arakatzeko permisoa eskatu diete. Bi multinazionalez ari gara: Capricorn Spain eta Shell Usptream Spain BV.

LABek salatzen du, horrelako erabakiek agerian uzten dutela gure burujabetza falta, gure herriak behar dituen erabakiak hartzeko. Madrilen erabakiak hartzen dira, gure herriko sektore desberdinekin hitzegin edo eztabaidatu gabe eta, denon artean behar dugun eredu energetikoa argitu gabe. Aldi berean, ezin ahaztu, prospekzio berak eragin kaltegarriak dituela gure kostaldean, gure arrantzan, baita gure itsasoan ere (leherketa sismikoak, kutxadura, isuriak..). Horregatik, LABen ustez ezin da gure herriaren etorkizuna multinazionalen esku utzi.

Udan zehar, Mediterraneoan eta Kanariar Uharteetako kostaldean izandako gertakariak (kasu haretan petrolioaz zebiltzan eta interesa zeukan enpresa Repsol zen) orain Euskal Herrian errepikatzen dira. Toki guztietan, proiektu hauekiko oposizioa, oso zabala izan da. Hemen ere, erakundeetako agintariei, proiektu honek aurrera egin ez dezan eman beharreko pausu guztiak eman ditzatela eskatzen diegu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...