2026-06-20
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaLABek Jaurlaritzako langileen kontziliazio pertsonal, laboral eta familiarrerako eskubidea bermatzea exijitu dio...

LABek Jaurlaritzako langileen kontziliazio pertsonal, laboral eta familiarrerako eskubidea bermatzea exijitu dio Lakuari

EAEko administrazioko langileek bizitza laborala eta pertsonalaren kontziliazioa gauzatu ahal izatea posible egiten duen ordutegiaren arabera lanaldia murrizteko duten eskubidea aitortzen duen epaia eman du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Epaia  Eusko Jaurlaritzako langile batek jarritako salaketa baten ondotik dator eta auziak bi urte baino gehiago iraun duen arren, Jaurlaritzak ez du behin-behinean epaia bete nahi izan epaiak langileari aitortzen dizkion eskubideak ezerezean uzteko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.