2026-03-20
HomeErrepresioaLABek Iruñean izandako atxikoketak adierazpen askatasunaren kontrako erasoak direla salatu nahi du

LABek Iruñean izandako atxikoketak adierazpen askatasunaren kontrako erasoak direla salatu nahi du

Bost lagun atxilotu ditzute Udal Plazan aldarrikapen pankartak sartzea leporatuta. Atxiloketa hauekin batera, gogoan izan behar dugu ikurriñarekin Txapitelatik sartzen saiatzen ari ziren lagunen aurkako polizia karga basati eta aduragabea. Atxiloketek nahiz kargak UPN eta PPren kultura demokratiko eskasa uzten dute agerian; gustuko ez dituzten herri adierazpenak oztopatu nahi dituzte, Udal Plazan enpresetako baloi erraldoiak edota Asturias eta Brasileko banderak egoteko arazorik jartzen ez duten bitartean.

Argi eta garbi esateko, zentsura da eurena edo, hobeto esanda, zentsura saiakera; izan ere, "arrantzale bizardunen" ekintza irudimentsu, ausart eta baketsuak erridikuluan utzi baitzuen ikurriñaren presentzia eragozteko antolatutako polizia operazioa.

Bestalde, gaur egun edozein sinbolo erakusteko arazorik ez dagoela argudiatuta "arrantzale bizardunen" ekintza kritikatu zuten ordezkari politikoen itxurakeria agerian geratu da. Errealitatea bestelakoa da: ikurriñarekin oinez zihoazen herritarrak jipoituak eta orain atxilotuak izan dira, ehunka lagunen segurtasuna eta bizitza arriskuan jarri zuen karga onartezinean.

UPNk eta PPk ez dute gogoko ikurriña, ez eta Konkistaren V. mendeurrenaren karietara Nafarroa Bizirik-ek antolatutako martxan eraman ziren koroarik eta esmeraldarik gabeko nafar banderak ere, herri baten adierazpena direlako. Urtetan Herriaren kontura aberastu dira eta orain Herria altxatzen ari da, gero eta ausardia handiagoz.

LAB sindikatuak adierazpen askatasunaren kontrako auzia bertan behera uztea exijitzen dugu, baita Txapitelako kargaren gaineko ardurak argitu daitezen ere. Eta bide batez, Enrique Mayaren dimisioa exijitzen dugu berriro ere, ustela ez ezik, zentsuratzailea eta arduragabea izateagatik.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...