2025-12-16
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek Intersindical Canariako kideei elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die

LABek Intersindical Canariako kideei elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die

LABek Intersindical Canariako kideei eta bereziki Estatuaren muntaia sufritzen ari den Aisha Hernandez Rodríguez militante gazteari elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die. Orain dela urte bat bi pertsonek Aisha “75% de paro juvenil” margotzearen egilea izatea egotzi zioten.

Aishak dioenez bi pertsona hauek, poliziak zirela aitortu gabe, identifikazioa eska eta soinean zeraman gauzak erakuts zitzala agindu zioten. Aishak pertsona bien identifikazioa eskatu zuen edozer pausu eman baino lehen. Polizia kotxe bat iritsi zenean bortxa erabiliz atxilotua izan zen. Poliziaren eraikinetan zegoela antsietate krisi batzuk eduki zituen jasaten ari zen indarkeria eta larderiaren ondorioz.
Hurrengo egunetan Epaiketa azkar delakoan agertu behar izan zuen, non poliziek agintaritzari jarkitze delitua egin izana egotzi zioten: Delitu hau 2 eta 4 urte bitarteko kartzela zigorraz zigortua dago. Militante gazteak inolako zigor aurrekaririk ez zuenez ez zen kartzelaratua izan.

Bestalde, Intersindical Canariarrak 2012 martxoak 8an Kanariar herriko enpresarien konfederazioaren egoitzaren bakezko okupatu zuten arpilatze, lapurretak eta lan araudiaren erreforma salatzeko. Enpresarien erantzuna errepresioa eta judizializazioa izan zen langileri guztia beldurtu eta zigortzeko asmoz. Horrela, IC ko 5 kide, beraien artean Aisha Hernandez Rodriguez zegoelarik, judizialki salatuak eta epaiteratzea sufritu zuten. Sententziaz absoluzioa jaso zuten. Baina orain dela gutxi Las Palmaseko Herrialdeko Epaitegiak absoluzioa atzera bota eta 6 hilabeteko kartzela zigorra, diruzko kalte ordainak eta sufragio eskubide debekua ezarri dizkiete. Aishan kasuan 4 hilabeteko kartzela zigorra suposatzen du sententzia honen gauzatzeak.

Eraso berri honen aurrean LABek Intersindical Canariaren borrokarekin bat egin eta gure sostengua adierazi nahi diegu, bereziki Aisha Hernandez Rodriguez gazteari. Eraso hau Kapitalarekin konfrontatzen diren eta eskubideen murrizketak salatzen dituzten eragile sindikal eta bestelako erakundeen kontrako ofentsiba barruan kokatu behar dugu

ERREPRESIORI EZ!
AISHA ASKATU!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...