2026-03-19
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakLABek Haurreskolak publikoak eta doakoak izateko urratsak eman behar direla aldarrikatzen du

LABek Haurreskolak publikoak eta doakoak izateko urratsak eman behar direla aldarrikatzen du

Maiatzaren 14an, EH Bildu talde parlamentarioak egindako proposamena erantzuteko agerraldia egin zuen Cristina Uriartek. Sailburuak 2015-2016 ikasturteari begira familiek ordaintzen duten kuota sistema aztertuko dutela adierazi zuen, familien diru sarrerak kontuan hartuko direlarik. Hitz hauen aurrean eta egungo beka sistemaren porrota agerian geratu denean, LABek gai honekin serio eta zintzotasunez joka dezala eskatzen dio Uriarteari.

Cristina Uriarte Sailburuaren agerraldiaren aurrean LAB sindikatuaren gogoetak:

1. Gaur egungo beka sistemaren porrota agerian geratu da, eta horrela onartu behar izan dute publikoki, langileok zein familiek aspalditik salatu dugun errealitate bat.

2. Hezkuntza eskubide unibertsala den heinean, eta haurreskolak benetan publikoak izateko, proiektu honek behar duen finantziazioa eta inbertsioa handitzea ezinbestekoa da.

3. Gaur egun, langileok egindako lanari esker, besteak beste, Haurreskolak Partzuergoak, 10 urte hauetan egindako ibilbidean, oso urrats garrantzitsuak eman ditu proiektu asistentziala eta batez ere hezigarria izateko. Baina urratsak ematen jarraitzeko eta gaur egungo krisi egoerak matrikulazioan eragin duen jaitsierari aurre egiteko ondo aztertutako neurriak martxan jarri behar dira.

4. LAB sindikatuak, STEE-EILAS sindikatuarekin batera martxan jarri dugun kanpainan eta maiatzaren 5ean emandako agerraldian argi utzi genuen, batetik, 0-2 zikloaren garrantzia eta honek behar duen aitortzaren beharra eta bestetik, kuota sistema berraztertzeko abian jarriko genuen alderdi politikoekin dinamika, finantziazioaz, aitortzaz eta hedapenaren inguruan hitz egiteko.

5. Kolektibo honek beti erakutsi duen indarrarekin, aldarrikapen sozialekin eta politikoki aurkeztu diren beste proposamen batzuk ikusita Hezkuntza Saila fitxa mugitzera eraman dugu eta hor kokatzen ditugu Uriarteren adierazpenak.

6. Hemendik aurrera doakotasunaren bidean urratsak emateko ate bat zabaltzen zaigu eta atzo Uriartek bota zituen hitzak errealitate bihurtzeko jasoko ditugu. Horretarako LABek gai honekin serioz eta zintzotasunez jokatzeko eskatu nahi dio Uriarteari, aurrekontuetan Haurreskolak Partzuergoaren proiektua behar den bezala finantzatzeko eta hartu behar diren neurriak diruz hornitzeko.

7. Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu sindikatu honek lanean segituko duela orain arte egin dugun moduan, zerbitzu publikoa den heinean, hezkuntza eskubide unibertsalaren defentsan.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.