2026-03-19
HomeIndustriaEraikuntzaLABek ez du parte hartuko hilaren 26rako deitu duten Bizkaiko Eraikuntza sektoreko...

LABek ez du parte hartuko hilaren 26rako deitu duten Bizkaiko Eraikuntza sektoreko negoziazio mahaiko bileran

LAB sindikatuak, publikoki, esan nahi du CCOOek eta UGTek, 2015 eta 2016ko soldatak eta 2015eko lanegutegia adosteko asmoz, hilaren 26rako deitu duten Bizkaiko Eraikuntza sektoreko negoziazio mahaiko bileran ez duela parte hartuko.

LAB sindikatua aspaldin hasi zen salatzen enpresariek, sistematikoki, hitzarmena betetzen ez dutela, hitzarmeneko soldatak baino gutxiago pagatzen dutela, adostutako eguneko lanaldia baino denbora gehiago behartzen dutela lan egiten, adostutako urteko lan egutegiko atsedenaldiak ez dituztela errespetatzen. Horregatik, bilera hau Bizkaiko eraikuntzako langileei iruzurra egitea dela uste dugu, Patronalak badakielako adostuko diren soldatak ez dituela aplikatuko eta CCOOek eta UGTek badakitelako ez direla beteko, hirurek badakitelako adostuko den lan egutegia ez dela errespetatuko. Bilera hau sindikatu bien aurpegia zuritzeko baino ez da eta, horrela, langileen aurrean euren “gestioa” saltzeko.

CCOOek, UGTek eta Estatuko Patronalak Bizkaiko eraikuntzako hitzarmena Madrilen akabatzen hasi zuten hitzarmen estatala adostu zutenean eta Bizkaikoa eskumenik gabe utzi zutenean. Geroago, Bizkaiko hitzarmena adostu zutenean Madrilek inposatutako erreforma onartuz bere edukietan, betearazteko inongo bermerik gabe eta inongo bindajerik gabeko hitzarmena lortuz, azkena izan zen. Horregatik, Patronalak sortzen dituen prekarietatea, langabezia eta langile hildakoekin istripuak ere patronalaren neurrirako hitzarmena oparitu dioten sindikatuen erantzukizuna bada.

Beteko ez den edozer adostea langileei iruzurra egitea da eta, horregatik, LAB sindikatuak erreformen aurrean blindajea jasoko duen hitzarmena eta, beste hitzarmenetan lortu dugun bezala, edukietan hobekuntzak lortzeko lanean jarraituko du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.