2026-11-05
HomeEtxe kaleratzeakEtxe kaleratze bat salatzeko eta familiari elkartasuna emateko mobilizazioak

Etxe kaleratze bat salatzeko eta familiari elkartasuna emateko mobilizazioak

Eva eta bere hamar urteko alaba desjabetze puntuan daude Kutxabankengatik. Grupo Oarso Taldeak Oreretako familia honen desjabetzea gelditzeko eta salatzeko mobilizatzen ari da.

Oraindik ez du Oreretako Bake Epaitegiak kaleratze data jarri, baina edozein momentutan saiatu daitezke aurrera eramaten. Honen aurrean Grupo Oarso Taldeak Kutxabanken jarrera salatu nahi du publikoki, familia oso bat kaleratu nahian ibiltzeagatik, etxebizitza hutsik mantendu nahi izanagatik eta jendarte funtzioa bete ordez, espekulatuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba orokorraren egunean Baionan mobilizatu gara politika neoliberalak gaitzetsi eta ikasle zein langileon boterea aldarrikatzeko

Goizean Baionako karriketan izan da Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusia, eta LABeko kideok bertan izan gara ozen esateko Macron gobernuaren eskutik langileen bizi-baldintzek okerrera...

LABek ontzat jo du CAFek amiantoaren eraginpean langileak jartzeagatik egindako arau-hauste oso larria berresten duen ebazpena, eta enpresari erantzukizunak eskatu dizkio

Sindikatuak azpimarratu du gertakariak salatzeko eta langileen osasuna defendatzeko egindako lana, eta CAFri exijitu dio kaltetutako langileekin dituen erantzukizun guztiak bere gain har ditzala.

Bost langile hil dira lan istripuz azken 24 ordutan Euskal Herrian

Atzo, azaroak 3, bi heriotza gertatu ziren, Larrabetzun bata eta Laudion bestea, lehen ikerketen arabera biak istripu ez traumatikoak. Gaur, berriz, Nafarroa hegoaldean, Pitillasen, hiru langile hil dira gaur purina-gune itxi batean itota. Hala, 67 dira dagoeneko 2026an istripuz hildako langileak.