2024-10-10
HomeIndustriaMetalgintzaEpaitegiek baliogabetu egin dute Rinder Industrialeko Enplegu Erregulazio Espedientea

Epaitegiek baliogabetu egin dute Rinder Industrialeko Enplegu Erregulazio Espedientea

Rinder enpresak (lan erreformarez onarpenaz geroztik) inposatu eta gaur egun arte enpresako langileei aplikatu zaien suspentsio EEEa atzera bota dute epaitegiek. Enpresa batzordeak, ohar baten bidez, azken urtean langileen ondoan izandako guztiei eskerrak eman eta denon artean egindako borrokaren emaitza dela azpimarratu dute.

RINDER INDUSTRIALeko ENPRESA BATZORDEAren oharra
EPAITEGIEK BALIOGABETU EGIN DUTE
RINDER INDUSTRIALEKO EEEa

«Gaur, Euskal Herriko langileria garai sozioekonomiko zailetan murgilduta gauzkaten honetan, Kapitalismo ultraliberalak gure herria eta gure herriko langile klasea deuseztatu nahi duen garai honetan, banketxeak diru publikoz hornitzen ari diren une honetan, politikariek erreformak eta erreformak inposatzen ari diren une honetan, Rinder Industrial SA-ko Langileen Komitetik agerraldi publikoa egin nahi izan dugu gure adierazpenak jendarteari eta langile klaseari igorri ahal izateko.

Alde batetik, eskerrak eman eta jakinaren gainean ipini ahal izateko da gaurko agerraldia, azken urte gogor honetan laguntza eman diguzuen guztion aurrean agertu eta eskerrak emateko. Eskerrak eman gure laguntzan kalera atera izan zareten Langile Komite, norbanako eta jendarteari orohar, zuon laguntzak eta indarrak guk behar genuen borroka perspektiba sendoa hartzen lagundu diguzuelako. Eta jakinarazi, borrokari esker, gure borondatearen aurka Rinder enpresak (lan erreformarez onarpenaz geroztik) inposatu eta gaur egun arte aplikatu digun suspentsio EEEa atzera botatzea lortu dugula.

Epaitegiak EEEa baliogabetu egin dute. Baina honekin gure gatazka ez dela amaituko badakigu. Enpresak ez duela amore emango badakigu enpresarien gose ase ezina amaigabea delako. Dena den, pozik gaude garaipen txiki bat lortu dugulako gure borrokarekin, eta orain, inposaketaren bidez aplikatu diguten EEE ustel honek utzi dizkigun ondorioak ordenatu beharrean gaude enpresaren aurrean. Nola konponduko du enpresak egin dizkigun kalte guztiak? Galdu ditugun langabeziko egunak eta soldatak (gureak zirenak) berreskuratu behar ditugu, kotizazioak, etab. Hori guztia eta berreskuratu behar dugu gureak zirelako eta kendu egin nahi izan dizkigutelako.

Bestalde, borrokaren apologia argia egin nahi dugu. Borrokatu izan ez bagenu, orain lortu duguna (enpresak kendu ziguna inposizio bidez), enpresarena izango zen. Hor dago borrokaren balioa eta balorea.

Langile Klaseari, azken 30 urtetan lortu ditugun eskubide guztiak kentzera datozen garai honetan, borrokatzea besterik ez zaio geratzen. Gure eskubideak defendatu ahal izateko borroka egin behar dugu, lehen ere horrela lortu genituen eskubideak eta orain ere horrela jardutea da gure bidea. Ez digute uzten beste biderik.

Hemen ez dago demokrazioarik. Kapitalismotik sortutako termino hau, demokrazia, gezur hutsa da. Esan nahi baita, zurikeria babestu eta langileok narkotizatu ahal izateko terminoa dela demokrazia lan munduan. Guk langileok zer erabakitzen dugu? Nork eta non babestu eta ziurtatzen ditu gure eskubideak eta erabakiak errespetatuak izango direla? Langile Klaseak ez du inoiz eduki, eta orain gutxiago, demokraziaren joko araurik, gu engainatzeko baliatzen eta erabiltzen ari dira demokrazia terminoa ahoetan, baina guk badakigu enpresa barruetan inposaketa dela erabiltzen duten termino bakarra.

Une gogorrean gaude eta gogorragoetara eroan nahi gaituzte. Kapitalismoa ez dago asetzerik, beti nahi du gehiago. Horregatik argi eta ozen esan nahi dugu langile klaseri borroka bidea besterik ez zaigula geratzen gure eskubideak defendatu ahal izateko, eta borrokatu egin beharko dugu inposatzen ari diren errealitate honek irenstea nahi ez badugu. Guretzat, gure seme-alabentzat eta guztiona den ama lurrarentzat, heriotz zigorrik ez dugunok onartzen, denok kalera irten gaitezen, borrokarako garaia iritsi da.

Eta amaitzeko, gure eskerrik beroena eman berriz gure aldamenean, gure barrikadan egon zareten guztiori. Orain lortu dugun elkartasunaren beroa ez dadin bidetik gal, elkartasunean oinarritu beharko baikara etorkizuna eraiki ahal izateko. Ez Foruko Rinderren etorkizuna soilik, langile klasearen eta Euskal Herriaren etorkizuna baizik.

Borroka da bide bakarra!
Gora Euskal Herriko eta Munduko langileria!

Gernikan, 2012ko urriaren 24an
RINDER INDUSTRIALeko ENPRESA BATZORDEA»

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

EAEko Osasun Sailaren diagnostikoak ez ditu jaso LABek egindako ekarpen garrantzitsuenak

Gaurko Osasun Itunaren mahaira gobernuak jatorrizko Diagnosia dokumentuari eragile desberdinek egin dizkiogun ekarpenen inguruko “sintesi dokumentu” bat ekarri du. LABek ezin du dokumentu hori sintesi dokumentu moduan baloratu, ez baititugu beste eragileak aurkeztu dituzten ekarpenak ezagutzen, Osasun Sailak horiek mahaikideei ez banatzea erabaki duelako.

[IRITZIA]: Osasun Mentala Osakidetzan

Urriaren 10ean da Osasun Mentalaren Munduko Eguna. Bezperan, Ainhoa Gutierrez San Torkuatoren iritzi-artikulua dakargu hona. LABeko delegatua da Bizkaiko Osasun Mentaleko sarean.

Nafarroako Gobernuaren utzikeria ikusita, greba egingo dugu urriaren 29an irakaskuntza publikoan

LABek, hezkuntza arloko gainerako sindikatuekin batera, beste greba deialdi bat erregistratu du urriaren 29rako, ikusirik Nafarroako Gobernua bere irakasleekin erakusten ari den erantzukizun falta. Horrez gainera, Gobernuarekin bilera bat egitea ere eskatu dugu.