2025-12-06
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABek eredu berri baterako proposamenak helarazi dizkio Ángel Toña Sailburuari

LABek eredu berri baterako proposamenak helarazi dizkio Ángel Toña Sailburuari

Gaur, hilak 23, LAB Sindikatua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburu berriarekin, Ángel Toñarekin batzartu da. Bertan, LABek derrigorezko jotzen duen enplegu politiketan eta babes sozialean eman beharreko norabide aldaketa eta hau gauza dadin hartu beharreko neurriak azaldu dizkio.

Azken bi urteotan enplegu eta pobreziarekin gertatutakoaren aurrean aurpegi berriak baino zerbait gehiago beharko dela deritzo LABek. Norabide aldaketa derrigorrezkoa da.

Hainbat galdera airean daude: lan mundua eta babes sozialari buruzko politikak lan sailetik diseinatuko dira edo botere ekonomikoak marraztuko ditu orain arte bezala? Toña jaunak biderik izango al du Jaurlaritzak aurrera daraman bidean enplegua eta babes soziala benetan indartzeko politikak burura eramateko?

LABek bere prestutasuna adierazi dio Enplegu Sailburu berriari lan mundua berrantolatzeko eztabaida egiteko. Horretarako, eta bere garaian egin bezala, Angel Toñari gure proposamena helarazi diogu, lan harreman eredu eta babes sozialerako eredu berrirako proposamena. Pobreziaren aurkako borroka ere lehentasunezkoa da sindikatuarentzat.

Elkarrizketa sozialeko mahaiaren ibilbidea zein izango den argitu beharko du ere, mahai hau ez baita lan munduko benetako arazoei erantzuteko sortu ez ta ere sakoneko eztabaidei ekiteko. Amaitzeko, LABek argi du ere, politikak langileok behar dugun norabidean jartzeko, lehenik eta behin, zer nolako lan harreman eta babes sozial eredua nahi dugun eztabaidatu eta erabaki behar dugula.

Euskal Herria, 2015eko otsailak 23
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...