2026-04-01
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakLABek EITBk ordaindutako 700.000 euroko abalaren inguruko kereilaren inguruan froga berriak eskatuko...

LABek EITBk ordaindutako 700.000 euroko abalaren inguruko kereilaren inguruan froga berriak eskatuko ditu

Iragan martxoaren 22an Bilboko lehen Instrukzio Epaitegiak EITBko zuzendari izandako Juan Luis Diego Casalsi deklarazioa hartu zion, LAB sindikatuak jarri eta epaitegiaren autoak 2013ko otsailaren 26an tramitera onartutako kereilari lotuta.

Ikerketaren iturburua 2009an EITBk berak parte hartzen zuen VILAU MEDIA S.L. Enpresaren alde onartutako abal batean dago. Sozietatearen egoera txarrak eraginda abala exekutatu egin behar izan zen, eta honek EITB 2012an 700.000 eurorekin erantzutera behartu zuen.

Bere deklarazioaren arabera J.L.Diego Casalsek parte-hartutako sozietatearen administrazio kontseiluaren parte-hartzea ez zela maila pertsonalean, baizik eta zuen arduraren araberako ente publikoaren izenean zela akreditatzen badu ere, LABek abala zein baldintzetan onartzen den argitzeke gelditzen dela uste du, bai eta EITBk erantzun behar izan zuen abala exekutatzen amaitzeko dauden arrazoiak eta erantzukizunak ere.

J.L.Diego Casalsek berak EITBren izenean formalizatu zuela onartu du, baina bere exekuzioan erantzukizunik ukatu egiten du. PSEko jaurlaritzak ordezkatzen duen zuzendaritzaren kudeaketarena dela dio, abalatutako sozietatea insolbentziara eramanez lehenago, eta ondoren EITBko diru publikoarekin 700.000 eurorekin erantzun behar izatera; kasu honetan Patxi Arratibel eta Alberto Surioren izenak aipatzen ditu espresuki. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

CAF Turnkey & Engineeringeko langileek greba mugagabea hasi dute diskriminazioarekin amaitzeko

LABetik, CAF Turnkey & Engineeringeko Gasteiz, Lebario (Abadiño) eta Sopelako langileei gure animo eta babes osoa helarazi nahi diegu; izan ere, atzo, martxoak 30,...

Aberri Eguna 2026. Burujabetza. Gerrarik ez. Eskubideak

Ziurgabetasunari aurre egiteko badugu ziurtasun bat: antolakuntza eta borroka kolektiboa da herritar guztientzat bizi baldintza duinak bermatuko dituen eredu ekonomiko eta soziala eraikitzeko bidea. Herri bizia eta borrokalaria da gurea. Euskal Herrian badugu beharra eta aukera jendarte eredu justuago bat eraikitzeko.

LABek hitzaldiak eta erakusketa ibiltaria antolatu ditu Idazkaritza Feministaren 30. urteurrenean

Duela 30 urte sortu zuen LABek Emakume* Idazkaritza, gaur egun Idazkaritza Feminista dena. Arlo horretan ere aitzindaria izan zen sindikatua eta, bide horretan, ez...