2026-09-18
HomeIndustriaMetalgintzaLABek eduki duineneko eta lan erreformari aurre egingo dion Metalgintzako hitzarmena aldarrikatu...

LABek eduki duineneko eta lan erreformari aurre egingo dion Metalgintzako hitzarmena aldarrikatu du

LAB sindikatua SEA patronalaren aurrean mobilizatu zen atzo Arabako Metalgintzako Hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. "Metaleko konbenio duina, lan erreformari ez" lelopean, eduki duinetan oinarrituriko eta lan erreformari aurre egingo dion hitzarmenaren alde mobilizatzeko deia luzatu zuten.

LAB sindikatuak konzentrazio bat burutu zuen atzo SEAren egoitzaren aurrean “METALEKO KONBENIO DUINA, LAN ERREFORMARI EZ – NEGOZIAZIOA BAI, INPOSAKETARIK EZ” lelopean. Konzentrazioan Arabako hitzarmena aldarrikatu dute, baina ez edozein preziotan, ez SEAk nahi duen neurrikoa, baizik eta eduki duinekin eta lan erreformari aurre egiten dion parametroetan.

Gogorarazi zuten SEAk pasa den uztailaren 16an 24 ordutan onartu beharreko proposamen bat aurkeztu zuela, sinatu ezean ez zela atzera bueltarik izango mehatxuarekin. Proposamen horretan, eta 30 hilabetez bildu ostean, bere aldarrikapen historikoak sartu zituen: malgutasun gehiago, soldatetan KPIaren erreferentzia desagerraztea eta 18 hilabetetako ultraktibitatea.

Hori dela eta, LABek proposamena ez zuen onartu inposaketa hutsa baitzen. Orduan bezala, sindikatuak posizioa argia da: "SEAk hitzarmenaren iraunaldia ziurtatzea eta negoziazioak jarraitzea, LABek hitzarmena indarrean dagoela defendatzen du eta ez du inolaz ere onartuko enpresetan langileen lan baldintzak okertzea ultraktibitatearen aitzakiarekin".

LABek metaleko hitzarmen duin baten alde mobilizazioekin eta ekimenekin jarraituko duela iragarri du eta langileei mobilizatzera deitzen die lan baldintzak defendatzeko.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.

Osasun Departamentuaren aurrekontuaren igoera osasun arreta hobetzeko erabil dadila exijitzen dugu

Nafarroako Gobernuak osasun arloko aurrekontua % 10 handituko duela iragarri du, eta horrek agerian uzten du premia ekonomiko larria dagoela Osasunbideak eta, oro har, osasun sistema publikoak dituzten arazoak konpontzeko. Gero eta handiagoa den eskariari erantzutea, itxaron-zerrendak arintzea eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoera gero eta kezkagarriagoari aurre egitea, horiexek dira aurrekontuaren igoera hori justifikatuko luketen erronkak. Eta “justifikatuko luketen” diogu; izan ere, gure sindikatuan askotan kritikatu dugu aurrekontua erabili dela sistemari adabakiak jartzeko, behar diren neurriak ezartzera bideratu beharrean.

Lanbide Heziketako ratio eta bikoizketen kudeaketak nabarmen utzi du Gimeno

Hezkuntza departamentuak 2025ean sinatutako Hezkuntza Itunean zein foru dekretuetan ezarritako gehienezko ratioak urratzen ditu. Kasu batzuetan, egiten den jarduera dela eta, ikasleak eta irakasleak arriskuan ere jartzen ditu.