2026-05-03
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLABek burujabetza prozesua azkartu beharra dagoela aldarrikatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan

LABek burujabetza prozesua azkartu beharra dagoela aldarrikatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan

LAB sindikatua, Bilduren gonbidapenari erantzunez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan zen Gipuzkoako lan harremanen egoera aztertzeko. Ekintza Sindikaleko arduraduna den Garbiñe Aranburuk hartu zuen hitza eta besteak beste, "hemen eredu ekonomiko eta soziala erabakitzeko bitarteko juridiko eta politikoak eskuratu ditzagun instituzioetatik iniziatiba politikoa hartu eta gatazka politikoa sustatu behar dela" azpimarratu zuen.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...