2026-02-02
HomeIndustriaArte GrafikoakLABek Bizkaiko Grafikagintzako herrialdeko hitzarmena indarrean dagoela aldarrikatu du

LABek Bizkaiko Grafikagintzako herrialdeko hitzarmena indarrean dagoela aldarrikatu du

LABek herrialdeko hitzarmenen defentsan abiatutako prozesuaren baitan lehen epaiketa egin da gaur, hain zuzen ere, Bizkaiko Arte Grafikoen hitzarmenari dagokiona. Epaiketaren harira, elkarretaratzea egin da Bilbon, Lan arloko auzitegiaren aurrean.

Uztailaren 5ean, Bizkaiko Grafikagintza sektoreko patronalak Hitzarmen Negoziatzailearen Mahaiari jakinarazi zion honek bere indarraldia galdu zuela eta ondorioz, hitzarmen horren esparru arautzailea goragoko mailara pasatzen zela, hau da, grafikagintzako estatu mailako hitzarmena.

Bere edukian mugagabeko ultraktibitatea jasotzen zuten hitzarmenak egon arren, hau da, indarrean izango dutela euren edukia hurrengoa sinatu arte, Bizkaiko grafikagintzakoaren antzera, patronala entzungor egiten ari da eta hitzarmenaren galera komunikatzen.

Honen ondorioz, LABek demanda bat sartzera behartuta ikusi du bere berea, grafikagintzako hitzarmena indarrean dagoela eskatuz eta hitzarmenak berak jasotzen duen mugagabeko ultraktibitateari buruzko aldeen arteko akordioa balidatzea, sektoreko enpresei aplikatzen jarraitzea derrigortuz berau berriztu arte.

LABetik ulertzen dugu negoziazio kolektiboa ezinbesteko tresna dela langileriarentzat, aberastasunaren eta lanaren banaketarako. Enplegu duinaren babeserako eta pobreziari mugak jartzeko tresna da.

Uztailaren 7tik aurrera, Lan Erreformak boterea eman dio Patronalari eskubideen lapurreta masibo bat burutzeko, lan baldintzen negoziazioatik inposiziora eta akordio kolektibotik lan harremanen indibidualizaziora pasatzea sustatuz.

Lan erreforma patronalak duen bitarteko legal bat da lan harremanak desarautu eta soldatak eta lan-baldintzak erasotu. Hala ere, ez dauka zilegitasun sozialik, bide horretan tematzeak elite ekonomiko txiki bati baino ez diolako mesederik egiten.
Hori dela eta, LABek oso argi dauka fase berri bat hasi arren ezer ez dagoela galduta. Orain arte indarrean egon diren hitzarmenak erreferentzia dira euren balio juridikoa auzitan jartzen ari den arren zilegiak izaten jarraitzen dutelako. Ez da hitzarmenik desagertuko bere alde borrokatzen diren langileak dauden artean.

Langileria da egoera honi aurre egin diezaioken harresi bakarra, beraz, esparru sektorialera zein enpresaren esparrura eramango dugu borroka.

LABetik, negoziazio kolektiboa desblokeatzera bideratutako proposamenak eramango ditugu enpresetara. Enpresaz enpresa, erasoari erantzuteko akordioak, konfrontazioan oinarrituz eskubideak defendatzeko daukagun indar bakar bezala. Eraso zuzentzat joko dugu hitzarmen kolektiboa ez aplikatzeko egingo den edozein ahalegin enpresarial.

Testuinguru honetan kokatzen da gaurko epaiketa, arte grafikoen sektoreko langileen eskubidean defentsan egindako urrats berri bat bezala.
   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...