2026-02-04
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLABek Bilboko Portuan izandako azken lan-istripu hilgarria salatzen du

LABek Bilboko Portuan izandako azken lan-istripu hilgarria salatzen du

Gaur, azaroaren 11an, 08:00ak eta 08:30ak artean estibako langile bat hil da lan-istripuz Santurtziko Portuan. Honekin 49 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak. L.A.P.V. izan da hildakoa, 58 urtetakoa, anotatzailea eta 08:00etan hasten den bere lan-aldia hasi eta gutxira AZ3 kaian zegoena, Britatania Seaways untziaren karga lanak egiten ari zena. OTANeko ontzia da hau eta ibilgailu militarrak, edukiontziak etab. jasotzen ari zen, baita inguruan zeuden hainbat soldadu ere, Bardeetan egindako maniobra militarretatik zetozenak. 

Ia hilabete darama OTANek gure herrian maniobra militarrak egiten. Gure herriak ezetz esan zion OTAN honi eta berau funtsezkoa da baliabide armatu hauek garraiatzeko. Bilboko portuko langileei ere eragiten die honek, euren lanerako erritmoak azkartzera behartzen dituelarik. 58 urte zituen hildako langileak eta 55 urterekin erretiratzeko aukera izanda, erretiro duina izateko lanean jarraitzera behartua ikusi zuen bere burua. Horrela, argi geratzen da gaizki deitutako krisi honek lan eta etxerik gabe uzteaz aparte, hil ere egiten gaituela.

Bergéko kaiak geratuta daude eta biharko 08:00etatik ostiraleko 08:00etara lanuzte osoa egongo da Bilboko Portuan laneko hilketa berri honen aurrean. Ostiralean 09:00etan kontzentrazioa egongo da estiban portuaren Santurtziko sarreran eta ondoren manifestazioa portuaren barrukaldetik. Deialdia estibako enpresa-batzordeak egin du (LAB, Coordinadora, UGT, ELA).
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...