2024-03-29
HomeEkintza PolitikoaLABek bat egiten du enpleguaren defentsan hainbat enpresa batzordek Martxoaren 9rako deitutako...

LABek bat egiten du enpleguaren defentsan hainbat enpresa batzordek Martxoaren 9rako deitutako manifestazioarekin

Bestelako enplegu politika bat 
aldarrikatzea 
eta 
behartzea da une honetan Euskal Herriaren erronka, eta horregatik, LABek
manifestazioa babestu eta bultzatu egingo du.

Gaur
 otsailak
 12,
 LABeko
 Nazio
 Komiteak,
 Bilbon
 bilduta,
 gatazkan
 diren
 hainbat
 enpresetako
 langile
 batzordeek
 enpleguaren
 defentsan
 martxoaren 9rako deitutako manifestazioekin bat egiteko erabakia hartu du.

Emergentzia
 sozialeko
 egoera
 bizi
 dugu:
 2012an
 Hego
 Euskal
 Herrian
 77.000
 lanpostu
 galdu
 dira;
 urte
 amaieran
 215.400
 pertsona
 zeuden
 langabezian,
 eta
 modu
 honetan,
 langabeziak
 %16ko
 tasa
 gainditu
 du.
 2012a
 urte
 oso
 txarra
 izan
 da
 euskal
 langileriarentzat,
 krisia
 hasi
 zenetik
 ezagututako
 urterik
 latzena,
 enplegu
 galerari
 dagokionez.
Eta 
2013ko 
aurre ikuspenak
 ez
 dira
 hobeak.


Datuok
 bizi
 dugun
 egoera
 larriaren
 adierazle
 izanik,
 enpleguaren
 defentsa
 lehentasunezko
 helburu
 izan
 behar
 du.
 Enplegua
 benetan
 babestuko
 eta
 sustatuko
 duten
 politikak
 dira
 Euskal
 Herriak
 une
 honetan
 duen
 premiarik
 handiena.
 Bestelako
 enplegu
 politika
 bat
 aldarrikatzea
 eta
 behartzea
 da,
 beraz,
 momentu
 honetan
 Euskal
 Herriaren
 erronka,
 eta
 helburu
 horrekin
 bat,
 LABeko
 Nazio
 Komiteak,
 martxoaren
 9rako
 hainbat
 enpresa
 batzordetatik
 egin
 diren
 manifestazio
 deialdiak
 babestu
 eta
 bultzatu
 egingo 
du.


Enplegu
 suntsiketak
 ez
 du
 etenik;
 2013an
 ere
 langabeziak
 gora
 egiten
 jarraituko
 du.
 Patronalak
 iragarri
 du
 lanpostu
 gehiago
 suntsituko
 dituela.
 Lan
 erreforma
 aplikatuz
 — erreformak
 eskura
 jartzen
 dizkion
 aukera
 guztiak
 baliatuz—
 eta
 espedienteen
 erabilera 
biderkatuz,
enplegu
 suntsiketa
 areagotu
 eta
 azkartzen
 ari
 dira.


Kalitateko
 enplegua
 sortzea
 eta
 defendatzea
 ezinbestekoa
 da
 ekonomia
 suspertzeko.
 Ez
 dago
 ekonomia
 suspertzerik
 langabezia
 eta
 prekarietate
 maila
 honekin,
 ezta
 egoera
 honetan
 sakontzea 
besterik 
egiten 
ez 
duten
 politikekin.


Beraz,
 enplegua
 sortuko
 badugu,
 lana
 defendatuko
 badugu,
 krisi
 egoera
 larri
 honi
 irtenbidea
 emateko
 bide
 propio
 bat
 jorratu
 behar
 dugu.
 Euskal
 Herriak
 etorkizuna
 izango 
badu,
Madrildik
 inposatzen 
diren
 politikei
 jarraipena
 egiteari 
utzi
 beharra 
dago,
 eta
 bestelako
 politikak
 egiten
 hasi.
 Gaurko
 politikak
 aldatu
 behar
 dira.
 Benetan
 eraginkorra
 izango
 den
 bestelako
 enplegu
 politika
 bat
 behar
 du
 euskal
 langileriak,
 lehentasunezko 
beharra 
da,
premiazkoa.
  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

ENPLEGUA DEFENDA DEZAGUN


Enpleguaren defentsan Bilbo eta Iruneako Manifestazioak iragartzeko prentsaurrekoa

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

0-3 urtekoen zikloko sindikatuak berriz mobilizatu dira, Hezkuntza Departamentuari eskatzeko behingoz har dezan alor honetako ardura

Nafarroako 0-3 hezkuntza zikloko sindikatu guztiek (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO) elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren egoitza nagusiaren parean, Gobernuak ziklo honi dagokionez erakusten duen jarrera axolagabea salatzeko. Ildo berean, apirilaren 11n manifestazioa eginen dutela iragarri dute, Departamentuaren egoitzatik 17:30ean abiatuko dena.

Grebak Arabako aisialdi hezitzailea eta animazio soziokulturalean apirilaren 2a eta 4an, hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez dagoelako

Agerraldia egin dute gaur Gasteizen sektoreko langileek bi greba egunak iragartzeko. Hitzarmen duinik ez badago, zerbitzurik ez dela egongo adierazi dute.

Iruñeko eremu urdinean jarduera ia geldirik egon da grebaren hiru egunetan

Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) astelehenetik egiten ari den grebaren balorazio positiboa egin du, eta ohartarazi du Dornierrek ez badu aurrerapausorik ematen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziazioan, mobilizazioekin jarraituko dutela.