2026-10-04
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Arabako Lehen Arretako hauteskunde sindikaletan zuen ordezkaritzari eusten dio

LABek Arabako Lehen Arretako hauteskunde sindikaletan zuen ordezkaritzari eusten dio

Ekainean esparru gehienetan izan ziren hauteskundeetako emaitza ikaragarrien ostean, Arabako Lehen Arretan LABek esparruan zeukan ordezkaritza mantendu egin du. Abstentzioaren igoerak markaturiko prozesuan (parte hartzea jaitsi egin da 2009ko %64,3tik oraingo %55,08ra) eta medikuak eta erizainak gehiengo diren esparru batean, LABek eutsi egin die zeuzkan ordezkari biei.

Abstentzioak kandidatura guztiei kendu dizkie bozkak, erizainen SATSE sindikatu korporatiboari izan ezik. Gehien jaitsi direnak medikuen SME, eta batez ere, CCOO eta UGT izan dira. Azken bi hauek ordezkari bana galtzen dute, UGT bakarra mantenduz eta CCOO ordezkaritza erabat galduz. Hauen jaitsierak kokatu du LAB sindikatua (bozken %6,94rekin) bosgarren postuan ELA (bozken %30,75), SATSE (%26,98), SME (%14,68) eta ESK (%7,34) sindikatuen atzetik.

Honako emaitzek ia ez dute eraginik izan Osakidetza osoko datuetan, akordio sindikalik faltan blokeaturiko dauden Gipuzkoako hauteskundeen zain. Izan ere, LABek jarraitzen du izaten gehien igo den indarra (9 ordezkari gehiago), hirugarren posizioan ELA eta SATSEren atzetik.

Azkenik, azpimarratzekoa da 2009tik abstentzioak izan duen goranzko joera. Murrizketa eta borroka garai hauetan, hain parte hartze eskasak hausnarketa sakona egitera eraman behar gaitu.
  

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...