2026-03-18
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Alegin bajan dagoen sedagilea lehen bait lehen ordezkatzea eskatzen du

LABek Alegin bajan dagoen sedagilea lehen bait lehen ordezkatzea eskatzen du

Alegiko Unitatean dagoen egoeraren aurrean, bajan dagoen mediku baten ordezkapen ezarengatik LAB sindikatuak salaketa publikoa egin nahi du.

Alegiko Lehen arretako unitatean gaur egun osasun zerbitzua eskaintzeko, 5 mediku daude eta pediatra bat daude. Alegiko unitate hau Dispertsio handiko Unitatea da, bere baitan: Legorreta- Baliarrain ( mediku bat), Amezketa-Abaltzisketa ( mediku bat), Bidegoian-Albistur-Beizama(mediku bat), Alegia-Ikaztegieta-Bedaio(2 mediku) hartzen ditu. 5 mediku horietatik, 2 oporretan daude eta ordezko bakar bat jarri dute 2 kupoak egiteko.

Beste mediku batek baja hartu du eta lau egunetan ez dute ordezkatuko, beraz, Amezketan dagoen sendagilea bajan dagoen sendagilea da eta ordezko bat jarri beharrean, mediku bat etorriko da ordu terdi kontsulta pasatzera, 10etatik- 11,30tara. Mediku hau gero Bidegoiena joango da, 12etatik 14etara, eta gero mediku hau Alegira joango da 15etatik 17etara. Beraz, dagoen dispertsioa kontutan hartu behar da.

Amezketa-Abaltzisketa eta Bidegoian-Albistur-Beizamako biztanleak medikua behar badute, bere herrian ez dagoen orduan, Alegira joan behar dute eta han dagoen medikuak 3 kupo atenditu beharko du.

Etxera joateko Larrialdiren bat baldin badago, mediku batek, “ lan gutxiago” daukanak, joan beharko du, edozein lekutan dagola ere.

Egoera horrela izanik, eta Alegiko lehen arretako unitatean herri txiki hauetako biztanleek izango duten osasun zerbitzua bermatze aldera LAB sindikatuak bajan dagoen sedagilea lehen bait lehen ordezkatzea eskatzen dugu.

LAB sindikatuak egoera larri honen aurrean eta arduraz jokatuz, Ekialde Eskualdeko Pertsonal buruarekin harremanetan jarri nahi izan du eta ez bera eta ez Zuzendaritzako beste inorekin, ez dugu hitz egiterik izan, eta hitzordua eskatzeko esan digute, ahal duenean biltzeko.

Horregatik salaketa egiten dugu, egoera larri honen aurrean, Osakidetzaren arduragabekeria, berriro ere erakutsiz, berdin zaiola biztanleari ze asistentzia ematen zaion, ze baldintzatan egiten den lana eta ze ondorio larri izan dezaken eguneroko egoera hauek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.