2024-04-26
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLAB: "Lan istripuen kopuru jaitsierak ez du esan nahi segurtasunak eta osasunak...

LAB: “Lan istripuen kopuru jaitsierak ez du esan nahi segurtasunak eta osasunak hobera egin duenik”

LABeko Lan Osasuneko arduradunek pasadan urtean gertatutako lan istripuen irakurketa jendarteratu dute gaur Bilbon. 2012ko datuekin alderatuta pasadan urtean lan istripu gutxiago izan direla adierazi du sindikatuak, baina, tamalez horrek Hego Euskal Herriko segurtasunak eta osasunak hobera egin duenaren seinale ez dela era azpimarratu du. LABen ustez estatistika-datu hotz eta aseptiko hauen atzean bada botere publikoek inoiz aintzakotzat hartu ez duten norbanakoaren, familia eta jendarte errealitatea, ezbeharrak aztertzen direnean.

2013an GERTATUTAKO  ISTRIPUEN LABen BALORAZIOA

Lan istripuak
Eskuragarri ditugun datuen arabera, 2013ko urtarrila eta abendua bitartean 79.581 istripu gertatu ziren; hauetako 45.159k ez zuten bajarik eragin (datu hau EAE-ri bakarrik dagokio, ez baitago Nafarroako bajarik gabeko lan istripuen daturik) eta 34.152 arinak suertatu ziren, 220 larriak eta 50 hilgarriak. Hortaz, esan dezakegu, sei minuturo lan istripuren bat gertatzen dela Hego Euskal Herrian, eta 15 minuturo, egun bat baino gehiagoz luzatzen den lanerako ezintasunen bat eragiten duen lan istripu bat.

LI 2013
BAJARIK EZ
ARINAK
LARRIAK
HILGARRIAK
EAE
45.159
27.769
157
40
NAFARROA
Datorik ez
6.383
63
10
GUZTIRA
45.159
34.152
220
50

 

Sorburua: Osalan, INSL, Hedabideak                    

               

LI 2012
BAJARIK EZ
ARINAK
LARRIAK
HILGARRIAK
EAE
46.883
28.696
187
53
NAFARROA
XXXX
6.781
60
7
GUZTIRA
46.883
35.477
247
60

Sorburua: Osalan, INSL, Hedabideak        
 

Lehenengo eta behin, geure buruak zoriondu beharko genituzke langile gutxiago hil direlako, baina, tamalez, tronpatzeko beldurrik gabe esan dezakegu Hego Euskal Herriko segurtasunak eta osasunak ez dutela hobera egin 2013. urtean. Estatistika-datu hotz eta aseptiko hauen atzean bada botere publikoek inoiz aintzakotzat hartu ez duten norbanakoaren, familia eta jendarte errealitatea, ezbeharrak aztertzen direnean.

Gainera, arazoa ez datza, begiratu batean, zenbaki horiek adierazten dutenetan, haratago ikusi behar dugu ordea, eta aztertu beharko dugu zer gordetzen den zenbaki horietan eta hauen zergatiak. Jende gutxiago lan egiten duenez, istripuen kopuru orokorra urritzen dela adierazten digute. Hortaz, istripu gutxiago gertatzen dira, eta are gehiago, kontuan hartzen bada istripu-kopuru handiena eman ohi den sektoretan, industria eta eraikuntza modukoetan, eman den urritzea.

Dauden guztiak dira, baina ez daude diren guztiak
Errealitatea ez da islatzen datu ofizialetan, gizarte segurantzari afiliatutako langile asko eta asko kanpoan uzten baitituzte, adibidez, norberaren konturako langileak, etxe-zerbitzariak, ekonomia beltzean diharduten langileak. Datu hauetan ez dira kontuan hartzen ere, lan istripua Euskal Herrian jasan arren, estatuko beste autonomia erkidegoko edo beste estatuetako enpresetan lan egiten duten langileak. Estatuan egin diren hainbat azterketen arabera, istripuen azpi-erregistroa %30 ingurukoa da.

Honez gain, Laneko Ikuskatzailetzak ezagutarazi du egin duen urteko txostena, 2012ko urte amaieran argitaratua, eta arriskuak bi bidetan gutxietsi direla adierazten du:
1. Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateei dagokienez, hauek gero eta gehiago gutxiesten dute istripuen larritasuna, gehienak arintzat hartuz; bien bitartean, Ikuskatzailetzak funts handiagoa dutela baieztatzen du.
2. Istripu-partea tramitatzen ez den enpresetan: hauetan mutualitateek “bajarik gabeko lan-istriputzat” jotzen dituzte.
Datuok egiazta daitezke azken urtetako joera aztertzen badugu. Alde batetik, istripu-hilgarriak urritu dira, eta esan dugunez, enplegu galera, batik bat, istripu mota hori jasateko arrisku handiagoa duten sektoretan eman da, hala nola, eraikuntzan eta industrian. Istripu larriak urritu dira, baina ikusi ahal izan dugunez, batez ere mutualitateen eta enpresa askoren zereginagatik, istripu hauek dagokiona baino gutxiagotan aitortzen dituzte. Istripu arinek eta bajarik gabekoek hain zuzen, nolabait, egonkor diraute.
Agerian utzi behar da ere enpresetan maiztasunez suertatzen den jardute bat, bigarren jardueraren izenaz ezagutzen den jarduera; berez, honen bidez bajako istripuak ezkutatzen dira. Adibidez, enpresa batean langile batek lan istripua pairatzen du (haustura edota ebaki sakonen bat, giharretako eta hezurduraren arazoak…) eta dagokion baja agindu beharrean, mutualitateak enpresa deitzen du eta “asmatutako” lanposturen bat esleitzen diote, istripua bajatzat jaso ez dadin, eta aipatu langileari zigiluak itsats ditzan agintzen dio, nahiz eta lehenengo mailako soldatzailea izan. Horrek ez dio axola, garrantzitsuena istripua baja gisa ez agertzea da. Jokabide hori sindikatuek salatu dute hainbat enpresetan, adibidez, MICHELINen, ACB-n, ARCELOR-en, GERDAU-n.

Egin diren azterketetan, frogatu ahal izan da lan istripu bakoitzean, gutxienez, 3 zergati nagusi ematen direla. Hiru hauetatik bi agertzen dira nabarmen, bata lanaren antolamendua, %96,3-arekin eta bigarrena, prebentzioaren kudeaketa, istripuen %81,7-arekin. Eragile horien batzeak eragiten du langileen %75,1-k beren segurtasun eta osasunerako oso arriskutsuak diren mailetan lan egiten dutela, eta bestalde, euskal enpresen herenetan, lanaldian istripu motaren bat gertatzen dela aitortu izana. Datu hauek langileek jasan ohi duten egoera larriaren adierazgarri dira. Ildo honetan, kontuan hartu behar da enpresa erdiak baino gehiagok ez dutela lan arriskuen ebaluaziorik egin.
Horretxegatik esan dezakegu, istripuak halabeharrez gertatu baino, ERAGINDA DIRELA. Istripu guztien zergatiak zehatz eta kontrola daitezke. Beraz, aipatu zioetan eragiten badugu, istripuak kontrolatzeko neurri eraginkorrak erabiltzen badira, prebentzio programak eta neurriak jartzen badira,… istripuen benetako kopurua murritz daiteke. Joera alda genezake, ez orain arte bezala, estatistika-kopurua murrizten dela, baina errealitatea tematia eta ezartzen da. Honez gain, kontuan hartzen badugu onartzen ari diren neurriokin lanaren antolamendua kaskarrago bihurtzen ari direla (behin-behinekotasuna, alderdikeria, malgutasuna,…), egoerak, hobetu baino, epe motz eta ertainean, egonkor iraungo du, eta epe luzera berriro areagotuko dira istripuak.

Laneko gaixotasunak
Laneko gaixotasunei dagokienez:

 
 
2013
2012
EAE
IB* 777
BG** 2.002
Guztira 2.779
IB 852
BG 1.854
Guztira 2.706
Nafarroa
IB 649
BG 841 
Guztira 1.490
IB 539
BG 806 
Guztira 1.345
GUZTIRA
IB 1.426
BG 2.843
Guztira 4.269
IB 1.391
BG 2.660
Guztira 4.051

* IB: Istripu Bajaduna **BG Baja Gabea
Sorburua. ISPLN eta Osalan

 Azken urteotan, laneko gaixotasunen aitortzari buruz egin diren estatistika gorabeheratsuak ikusi ditugu. Hori dela-eta esparru honetan ematen ari den aitortza urriegia salatzen iraun behar dugu. Alde batetik, mutualitateek ukatzen dute patologien lan-jatorria, GSIN-ak mutualitateetako ugazaben postulatuei jarraitzen zaizkie ildo beretik eta gaixotasun profesionalaren onarpena lortzeari begira, gaixoek epaiketa luze eta bihurrietara jo behar izaten dute.

Baina 2006. urtean sistema sanitario publikoaren sendagileei laneko gaixotasuna susmagarritzat jotzeko eta laneko gaixotasun ezkutuak argitara ekar zitzaketen funtsezko zeregina ematen zieten arren, EAEn, argazkirik gabeko, edukirik gabeko markoa egin dutela ikus dezakegu. Araudia egin, egin dute, baina ez dute bitartekorik ez eta baliabiderik jarri hura gauza dadin. Araudia egin dute lanbide gaixotasunen susmo-jakinarazpen hori egin ahal izan dadin, baina ez da bitartekorik ez eta baliabiderik jarri gauza dadin. Gaur egun, afiliatu askok azaldu behar izaten diete lehen zaintzako osagileari edota ikuskaritza medikuari aipatu eskubidea dagokiela, susmoa tramitatzera derrigortuak daudela, baina nola egin dezakete ez badute ezagutzen.

Eta Nafarroari dagokionez, “mediku zelatarien izeneko programarekin” lan egin izanak dakarren esperientziaren abantailaz jarduteaz gain, oraindik orain, ez du eraman aipatu aukera bere ordenamendu juridikora eta antzeman beharreko patologia gutxietara mugatzen da, eta ez du hartzen Nafarroako langileen %100a.

Agertu behar da ere, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN), barneko interpretazio-irizpideetan oinarrituz, ez duela legeriarik. 1. mailako eta 2. mailako langileen artean bereizten du, hots, erretiratua bazara eta hasierako aldi batean dagoen amiantoak eragindako patologiaren bat agertzen baduzu (asbestosia) eta hortaz, ez badu prestaziorik sortzen (ez dago ezintasun iragankorrik) GSIN-ak ez du ezagutzen aipatu gaixotasuna lanbide gaixotasuntzat, prestaziorik ez dagoelako. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 116. artikuluak, zer den lanbideko gaixotasuna adierazten duenean, ez du inoiz esaten zer den lanbideko gaixotasuna, baina hori GSIN-ri ez zaio axola eta ez du aitortzen. Honela, lanbideko gaixotasun gutxiago izateaz gain, gaixotasunaren jarraipena eta atentzioa sistema sanitario publikoari egozten dio eta mutualitatea, duen arduraz, libratzen du.

Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen bilakaera, Europako Batasun osoan, erreferentziazko datutzat hartzen badugu, datuok argigarriak suertatzen dira: lan istripuak eragin heriotza bakoitzeko, gaixotasun profesionalek eragindako 18 heriotza gertatzen dira Europako Batasunean (EB). Hala ere, Euskal Herrian, aipatu parametroa alderantzizkoa da. Zalantzarik gabe, gertakari horrek datuak ezkutatzen direla adierazten du, eta batez ere, gaixotasun profesionalen eta hauek eragin ondorio hilgarrien azpi-erregistroa badela.
Azken sei urtean bakarrik, amiantoak eragin gaixotasunez hildako langileak 111 izan dira (2008. urtean 12, 2009.ean 18, 2010.ean 24, 2011.ean 14, 2012.ean 29 eta 2013.ean 14). Hala ere, ez dira adierazten estatistika ofizialetan, behin epaile-esparruan onartzen direnean, ez direlako jasotzen lan estatistiketan, ez delako egia ezagutu nahi, ez zaiolako errealitateari aurre egin nahi. Baina ez baldin bada errealitatea ezagutu nahi, ez badugu benetan ezagutzen zer ari den gertatzen, ez daiteke konpondu, ezin zaio irtenbidea aurkitu ezagutzen ez denari.

Genero ikuspuntua
Aipatu nahi genuke ere, lan istripuei eta laneko gaixotasunei dagozkien estatistika hauek ez dutela balio, genero ikuspegitik, hauek aztertzeko garaian. Ez dezagun ahantz, lan istripuak eta lanetik eratorritako patologiak, gehienetan, generoari dagokionez, neutraltasuna irudikatuz, gizonezko langileen aipamen inplizitua egiten dela edota ukatzen dela generoa kontuan hartu beharreko aldagarria dela.

Egia da, prebenitzeko jarduera eraginkorrak, lan osasunaren esparruan, genero aldagarria aintzat eta kontuan hartu behar duela. Genero ikuspegitik osasuna lehen helburu izateak ez du esan nahi segurtasun eta higieneko ohiko arriskuetatik haratago joan behar ez denik, arrisku psikosozialak aintzakotzat hartu behar ez direnik eta ugalketari loturiko osasunaren babesa lehen helburua ez denik. Baizik eta emakumearen espezifikotasun biologikoa aintzat hartzeaz gain, egun, ekoizpen lanaren banaketa eta seme-alaben zaintzak eragindakoa (eta honen baldintzatzaileak, enplegu eta laneko baldintzei dagokienez) eta lanaldi bikoitzak eragin ondorioak aztertzera garamatza.

Egiturazko zergatiak eta borondate politiko eza
Datuok, beste urte batez, ezbeharren zioak egiturazkoei lotu behar zaizkiela eta prekarietateak ezbehar-kopuruari argiki eragiten diola erakusteaz gain, politika batzuen eta eredu baten porrotaren adierazgarri da ere. Horrela, Madriletik, erreformaz erreforma, lan harremanen eredua desegin da, eta Gasteizeko nahiz Iruñeko gobernuek onartzen eta txalotzen dituzte. Ez da hauen aurkako ahots bakar bat ere aditzen eta patronalekin bat eginez dihardute. Hori guztia euskal langileriaren segurtasuna eta osasuna hobetzeko hauen gogo urriaren adierazgarri dugu.

Gogo politiko argi eza hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eta Osalanen antzematen da ere, urtez urte ikusi dutelako beren aurrekontuak urritu zaizkiela. Benetako arazoak sortzen ari dira, erretiratu ondoren ez dagoelako plazarik, ez direlako lanaldi bajak betetzen,… Lehen, organo hauek ez baziren eraginkorrak (gogo politikoarengatik eta esleituriko baliabideak eznahikoak zirelako), gaur egun, hauen eragiteko gaitasuna, ia testigantzazkoa da.

Adibidez, Osalango langileei buruzko sindikatuko azterlan txiki batean ondorengo datuok estrapolatzen ziren:

• Lurralde zentro guztietan prebentzioan diharduten teknikarien kopuruan galera gertatu da, Barakaldoko lurralde zentroan galera handiagoa izanik, non azken lau urtean, prebentzio-teknikarien galera %25,8koa izan den.
• Prebentzio teknikarien ratioa jaisten ari da:
◦ 2011. urtean, EAEko 10.000 langileko prebentzio-teknikarien ratioa 0,577koa da.
◦ 2013. urtean, EAEko 10.000 langileko prebentzio-teknikarien ratioa 0,536koa da.
• Osalanek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateari dagokionez, eragin negatiboa suertatzen ari da.

Egoera ekonomikoa eta osasunari egin bestelako kalteak
Egungo egoera ekonomikoa aintzakotzat hartu behar da ere aurrerantzean. Esan, esan genuen egoerak zuzenean eragingo ziola langileriaren osasun galerari; “krisialdiaren sindromea” izenekoak (depresioa, bihotzeko akutuak eta suizidioak) gora egingo luke langileek zalantza eta presio handiagoa jasan ohi dutelako, langabezia handitu delako. Egoera hau, batez ere, lanaren bat lortzeko zailtasun handiagoa dutenek (emakumeek, kualifikaziorik gabeko edota minusbaliotasunen bat duen jendeak, gazteek edota etorkinek), iraupen luzeko langabezia eta gizarte-bazterkerian murgiltzeko,… aukera gehien dutenek alegia, jasango dute.

Izatez, 2008. urteaz geroztik jende gehiago joan da medikuengana antsietateak eta depresioak direla-eta, baita beste buruko arazoengatik ere; handitu da ere osasun-mentaleko moduluetarako bisitak eta psikofarmakoen preskripzioa.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME-OMS) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA-OCDE) eman dituen datuak aztertzen dituen azterketa batek erakusten du langabezia-tasa handitzen den %1-eko bakoitza lotzen zaiola suizidioak eragindako heriotza-tasen %0,8ko gehikuntzari. Argituko duen adibidea jartzearren, Grezia, Europako suizidio-tasarik txikiena izatetik, handienetako izatera igaro da azken hiru urtean. Greziako Osasun Ministerioaren datuen arabera, 2011. urtean, suizidio-tasa %40an handitu zen, 2010. urtearekin alderatuz.

Hego Euskal Herriko egoera ere okertu da. Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Erakundearen arabera, suizidio-tasak, 2000 eta 2006. urteen artean, %14,51ean egin zuen behera. Aldiz, 2006. urteaz geroztik, 2009. urtera arte, handitu eta handitu egin da Nafarroan, zehazki, %145,76a. Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen arabera, 2011. urtean, 179 pertsonek bere buruaz beste egin zuten EAEn; markako kopurua dugu hau, azken sei urteko estatistikei arreta egiten badiegu. Hauetako 91 jazo ziren Bizkaian, aurreko urtean baino %56a gehiago.

2014ko urtarrilak 31 zituenean datatu zen Estatistikako Institutu Nazionalak egin txosten batek dio suizidioa, berriro, hilkortasunari eragiten dion kanpoko kari nagusia dela. 2012. urtean 3.539 pertsona zendu ziren (hauetatik, 2.724 gizonak ziren eta 815 emakumeak), aurreko urtean baino %11,3 gehiago. Suizidio-tasa 100.000 pertsonako 7,6an kokatu zen, 2005. urteaz geroztik handiena izanik. 25 eta 34 urte bitarteko adinean, nork bere buruaz beste egitea izan zen bigarren heriotza-zergatia, hildako guztien %15a. Eta gizonen artean, adin-talde horretan, suizidioa heriotzen lehen zergatia izan zen (guztiaren %17,8a).

Presioak, kontrolak, beldurra = “presentismoa”
Krisialdi ekonomikoaren beste ondorioetako bat enpresetan dauden presio eta beldurrengatik (erreformek, adibidez, lanetik bidaltzeak merkatzen dituzte), jendeak ez dezake beharrezkoa den bajarik hartu ere.

Adibidez, Nafarroako Osasun Publiko eta Laboralaren Erakundeak argitaratu dituen datuak hartzen baditugu, ikus dezakegu 2013ko lehen seihilabetekoan gertakizun arrunten aldi baterako ezintasunak agertzen dituzten adierazle guztietan jaitsierak gertatu direla, azken urteetako baliorik txikiena adieraziz. Ikus daiteke ere, 2008. urteaz geroztik bideratu diren bajak, hauen eragina eta hauen batez besteko iraupena esponentzialki urritu direla. Sei hileko txosten berean onartzen da egoera honek osatugabeko susperraldia dakarrela berekin.

ALDIA
Jardunean direnak
Bideratu bajak
BBE*
JAI**
2008ko 1. seihilekoa
274.729
80.861
29,43
7,34
2012ko 1. seihilekoa
251.992
52.070
28,45
5,88
2013ko 1. seihilekoa
245.758
47.340
25,89
4,91

*BBE Bajen Batez besteko Eragina. Aldian, jardunean eta aseguratuak diren 100 pertsonako bideratu diren bajen kopurua.
**JAI Jardunean den Aseguratu bakoitzeko batez besteko Iraupena (egunak)

Eta bajak asko luzatzen direnaren aitzakia pean, egun, edozein langile iruzurra egitearen susmagarri izan daiteke. Ezintasun iragankorrean gaudelako, gure osasunerako eskubidearen aurkako neurriak abiarazten dituzte. Langileen Estatutuaren 52 d artikulua berritu da, gaixo daudenak lanetik bidaltzeko, hots, justifikatua badago ere, lanera ezin izan delako joan. Jarduera hau, sindikatuek aurre eginagatik, hainbat enpresetan gauzatzen saiatzen ari dira honezkero. Honengatik guztiarengatik, eta hainbat esparruetatik egiten den kontrola handiagoa delako (Osasunaren zerbitzu publikoa, mutualitateak eta GSIN berak) bajako aldia murrizten ari da. Murrizketa ez da egiten beharrezkoa delako, baizik eta gizarte segurantzaren kutxa bakarreko kontuan koadra daitezen, lan egiteko baldintza egokietan ez dauden langileak lan egitera bidaltzen ari direlako. “Presentismo” izenekoa gertatzen ari da.

Baina egoera okerrera egiten ari da azken hilabeteotan, Madrilen bi erreforma prestatzen ari direlako (Mutualitateen legea eta lehen 365 egunetan, ezintasun iragankorrari buruzko Errege Dekretua). Erreformok enpresarien elkarte hauei, mutualitateei alegia, ahalmen handiagoa emango diete, beti ere, langileen eskubideen kaltean. (Zirriborroetan azaldu diren eskuduntza berriak honakoak dira: zitazioak, lehen egunaz geroztik; gertakizun arruntetan, ia-ia altak eman ahal izateko aukera; osasun sistema publikoen kontura finantzatzea, etab)

Prebentzio eza merkeagoa ateratzen zaie.
Dirudienez, lan-istripua jasatea ohikotzat hartzen omen da, lan egiteari lotzen zaio, 6 minuturo istripuren bat gertatzen delako eta 14 minuturo, egun bat baino gehiago irauten duen baja gertatzen delako. Hori egunero, orduro, suertatu ohi da, baina hala ere, ez da prebentziorik egiten, ez zaizkie ekiten gure osasunari kalteak eragiten dizkioten benetako zioei. Ez zaie ekiten, ez delako prebentziorik egiten; guri gertatu istripuak eta jasan behar izaten ditugun gaixotasunak doan edo oso merke ateratzen zaizkio patronalari. Gaur egun, gizarte honetan, lantokia, inork zigorrik jasan gabe, hil daitekeen leku bakarra da. Gure bizitzaren balioa besterezina eta oso handia da, baina lanordutan ari garela, aipatu balioa urritzen da, bigarren mailako gai bihurtzen gara. Duela 18 urte Laneko Arriskuen Prebentzioko Legea indarrean sartu zenetik, Hego Euskal Herrian, guztira, 2.044 istripu hilgarri suertatu dira Hego Euskal Herrian (kontuan hartu barik, gaixotasun profesionalak -amiantoak eragindakoak, adibidez- edo beste minbizi motak) eta hauetako bakar batengatik ez da inongo enpresaririk kartzelara joan, bakar bat ere ez. Nolatan ez da erantzukizun penalik izan, neurririk ez zegoelako, 2.044 kasu hauetako bakar batean ere? Erantzuna erraza da; lan istripuren bat jasatea zerbait arruntatzat hartzen delako, eta honi gehitzen badiogu, enpresari ia-ia ez diola ondoriorik ekartzen, ba ez da prebentziorik egiten!

ONDORIOAK
Istripuen eta gaixotasunen kopuruak eta gainerako osasun galerak aztertuta, ondorioak begi-bistakoak eta argiak dira. Enpresetan dagoen segurtasunaren eta osasunaren benetako egoera ez da ezertan aldatu. Segurtasun neurri ezak Laneko Arriskuen Prebentzio Legea ez betetzeak, urraketen kontrol ezak, lan prozeduren ezegokitasunak, erritmoek, langileriaren eskubideen kalterako egin diren arau-erreformek, prekarietateak ekarri dituzte, 2013. urtean, onartezinak diren datuak eta errealitatea.

Nabarmendu behar da joan den otsailaren 10ean 18 urte bete zirela Laneko Arriskuen Prebentzio Legea indarrean sartu zenetik. Azpimarragarria da ere, “adinez nagusia” izanagatik, egoera horrek ez diela hobekuntzarik ekarri enpresei. Ez dago arriskuen ebaluaziorik, eta dauden lekutan, itxurakeriaz betetzen dute, ebakitzera eta itsastera mugatuz, prebentzio neurririk bideratu gabe. Horixe da errealitatea.

Jakin, badakigu nortzuk diren egoera osoaren errudunak eta arduradunak, patronala alegia.Hauek lan baldintzak kaskartzen dituzte, erritmoak ezartzen dituzte, langileriaren osasunaren eta bizitzaren gainetik beren onura ekonomikoa lehenesten dituzte. Patronalaren bidaidea, bide beltz honetan, herri-administrazio gor-mutua eta itsua dugu, ezikusiarena eginez, errealitateari bizkar ematen dioten eta istripu bakoitzaren atzean zer dagoen ahazten duten herri-administrazioak daude.

Ez gara kasualitatez iritsi egoera honetara (lan istripuak, laneko gaixotasunak, antsietate sindromeak eta/edo depresioa, bihotzekoak, suizidioak,…) eta gizarte zatiketa eta klaseen arteko borroka azaltzen duen adierazgarririk argienetakoa dugu hau, hots, jendearen hilkortasunaren isla dugu. Gizarte-desberdintasuna kapitalismoaren ezaugarria da, baina are gehiago, langileriaren heriotza goiztiarra. Hots, txirook okerrago eta epe txikiagoz bizi gara, klase menperatzaileak baino lehenago gaixotuz.

1. Lan istripuak eta gaur egun langileriak jasan ohi ditugun gainontzeko osasun galerak saihestezinak dira. Ez dira zorte txarraren ondorio, ez eta izurrite edo Jainkoaren haserrearen ondorio ere, ez daitezke normaltzat jo ere. Lan istripuen eta gainerako osasun galeren eragileak dira:
• Enplegu eta lan baldintza txarrak, laneko prekarietate handiari lotuak.
• Prebentzio politikarik, lanpostuaren arrisku ebaluaziorik ez izatea.
• Ez betetzeen kontrol eza.
Benetako gogoa balitz, istripu oro, guztiak alegia, saihets liteke, baina tamalez, ez da gogorik eta urteak joan, urteak etorri, Euskal Herrian milaka eta milaka langile hitzen dira lan-istripuetan.

2. Gobernuak eta patronalak bat datoz lan harremanen ereduarekin; Barcina CEN-en eskutik eta Urkullu CONFEBASK-en eskutik dabiltza, eta ontzat ematen dute prekarietatea, lege-iruzurra eta kontrolik gabeko azpikontratazioa. Ez dago inolako asmo politikorik segurtasunaren eta osasunaren kalitatea hobetzeko.
Ezbehar-kopuruaren egiturazko zergatien aurkako borrokak patronalaren interesen kontrako neurriak hartzea eskatzen du, dena dela ere; gobernuek, teorian behintzat, gure eskubideen bermatzaileak izanik, dagokien zeregina betetzeari uko egiten diote eta patronalaren eta hauen tesi ideologikoekin lerrokatzen dira.

3. Gasteizeko eta Nafarroako gobernuen hautua “gizarte eztabaidaren” mahaia lehenestea izan da. Iritzi berekoak dira aipatu hitzartze mahaia osatzen duten partaide guztiak. Gogora dezagun ezbehar kopuruari lotuz, estatu mailan, “eztabaida sozialean” oinarritu den politika porrot hutsa izan dela.

4. Lan osasunaren gaian benetako politikarik ez izanak propagandaz eta edukirik gabeko kanpainez estaltzen dituzte.

5. LABek eskatzen du lanarekin zerikusia duten segurtasun eta osasun politika publikoak erabat alda daitezela. Prekarietatea deuseztatzeko eta enplegu duina eta kalitatekoa sustatzeko borondate politikorik ez dagoen bitartean, geure planteamenduei eutsiko diegu.

Egiturazko zioen aurka borrokatuko ez den bitartean (Prekarietatea, behin-behinekotasuna, azpikontratazioa, enpresetan dagoen prebentzio eza,…), lan istripuak, gaixotasun profesionalak, eta langileriaren osasunari egin gainerako kalteak ez dira benetan eta zuzenean murriztuko; horrela, lan Istripuen, eta gaixotasun profesionalen gorabeherek zorteari edo bestela, ekonomiaren abagune jakin bati erantzungo diote. Ez ditzakegu gure osasuna eta bizitza suertearen esku ez eta ekonomiaren esku utz.
Era berean, prebentzio eta osasun eredu publiko baterantz, patronalaren menpe egongo ez den eta mutualitateekin loturarik izango ez duen eredu baterantz abiatu behar dugu.

Gaur egun, antolakuntzarekin zerikusia duten erabakiak arrazoi ekonomikoen baitan hartzen dira, baina erabakiok langileen osasunari eta ongizateari eragiten diete. Horretxegatik inplementatu behar da zeharkakotasuna, hots, lan osasuna politika guztietan (enpresetan zein hauetatik at) eta eragin ekonomikoa ez ezik, osasunaren eta ongizatearen gaineko eragina ere baloratu behar da.

Horrela, hartu behar izango den edozein neurriaren harira, langileen osasunean duen eragina hartu behar da kontuan, legeriari, enpresetako antolamenduari edo ekoizpenari dagozkion gaietan. Adibidez, mutualitateen lege erreforma ezintasun iragankorrak eragin kostuei buruzko azterketa batean oinarritzen da (datuok ez dira egiazkoak, gainera). Hala ere, iruzurrezko datu hauek, teorian neurri hauek ekarriko luketen aurrezpen ekonomikoa zuritzeko erabiltzen dituzte (berez, honekin interes pribatuei bide berriak zabaltzen zaizkie), baina ez du argitzen zenbateko kostua ekarriko dion osasunari. Ez negoziazio kolektiboaren ez eta lan merkatuaren eta abarren erreforman.

Horretxegatik sustatu nahi du LAB sindikatuak LAN HARREMANEN BESTELAKO EREDUA. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua sustatu, eredua aldatuz. Ekonomia eredua aldatze horretan, osasuna ez daiteke irizpide ekonomikoen menpe egon; berezkoa, publikoa, kalitatekoa, unibertsala eta parte-hartzailea den osasun eta prebentzio sistema behar dugu. Horixe dugu bidea!

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.