2023-12-07
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLAB kalean izan da sexu jazarpenari STOP esateko

LAB kalean izan da sexu jazarpenari STOP esateko

LAB sindikatuak mobilizazio ezberdinak egin ditu gaur, Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko puntu ezberdinetan "Sexu jazarpenari Stop, langile ekin alternatibari" aldarrikatzeko.

 

 Lan Delegaritzari igorritako interpelazioa
 Lan Ikuskaritzari igorritako interpelazioa
 Argazkia

Hiriburuetako mobilizazioak Lan Ikuskaritza eta Lan Delegatzen aurrean egin dira hauek gaiaren gainean duten erantzunkizuna interpelatzeko. Mobilizazioen ostean emakumeek pairatzen dituzten jazarpen mota guztiekin amaitu behar dela exijitzen duten eskaerak errejistratu dituzte bertan.

ARGAZKIAK
{module[141]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estatuan baino gutxiago ordaindu beharko dutenez, Fortuna Handien gaineko Zergaren inguruko akordioak patronalari eta kapital errentei mesede egiten die

Ditugun eskumenak presio fiskala areagotu eta zerga sistema sakonki eraldatzeko baliatu behar direla uste dugu LAB sindikatuan. Hala, EAJ-PSEren gobernuak Elkarrekin Podemosekin egindako akordioa ez da inondik inora ere nahikoa, eta kontrako norabidean doa.

Salatzen dugu atzo Erandion hildako langileak 66 urte zituela eta bakarrik ari zela soldadura lanak egiten

Lankide, senitarteko zein lagunei elkartasuna adierazteaz gain, lan-erreformek prekaritatea areagotu baino ez dutela egin nabarmendu du sindikatuak, lan-osasuna bermatu behar duten instituzioek gaiarekiko duten axolagabekeria kritikatzeaz gain.

Donostiako La Perlan kontzentrazioa egingo dugu bihar, abenduak 7, enpresak langileek esateko dutena behingoz entzun dezan

La Perlako Langile Batzordearen gehiengoak langile kolektiboa gonbidatu nahi du datorren abenduaren 7an egingo den elkarretaratzean parte hartzera.