2026-02-03
HomeUncategorizedLAB izan da 2011. urtean Hego Euskal Herrian ordezkaritza gehien igo duen...

LAB izan da 2011. urtean Hego Euskal Herrian ordezkaritza gehien igo duen sindikatua

2011ko abenduaren 31ko datuek (urte itxierari dagozkionak) erakusten duten moduan, LAB sindikatuak bere ordezkaritzan aurrera pausoak ematen jarraitzen duela argi ikusten da. 2010eko urte amaierako datuekin alderatuta, LABek 245 delegatu gehiagoan zabaldu du bere ordezkaritza azken urtean (2011n), beste hiru sindikatuen (ELA, CCOO eta UGT) datuak batuta baino askoz gehiago. Orotara 2011 urtearen amaieran 26.252 delegatu daude konputuan, aurreko urtean baino 124 delegatu gehiago. Oso esanguratsua da, beraz, LABek izan duen bilakaera, beste sindikatuenaren guztiz kontrakoa, hain zuzen ere. 
2011ko abenduaren 31ko datuek (urte itxierari dagozkionak) erakusten duten moduan, LAB sindikatuak bere ordezkaritzan aurrera pausoak ematen jarraitzen duela argi ikusten da. 2010eko urte amaierako datuekin alderatuta, LABek 245 delegatu gehiagoan zabaldu du bere ordezkaritza azken urtean (2011n), beste hiru sindikatuen (ELA, CCOO eta UGT) datuak batuta baino askoz gehiago. Orotara 2011 urtearen amaieran 26.252 delegatu daude konputuan, aurreko urtean baino 124 delegatu gehiago. Oso esanguratsua da, beraz, LABek izan duen bilakaera, beste sindikatuenaren guztiz kontrakoa, hain zuzen ere.

Herrialde guztietan igo du bere ordezkaritza LAB sindikatuak. Esanguratsuena Gipuzkoan ematen den igoera handia da, 1,52 ehunetakoa hain zuzen. Herrialde honetan LABek bigarren sindikatua izaten jarraitzen du eta ordezkaritza igo duen sindikatu bakarra da. 

Bizkaian ere igoera esanguratsua lortzen du LABek, herrialde honetan inoiz izan duen ordezkaritza mailarik altuena lortuz. Geroz eta hurbilago ikusten da herrialdean hirugarren sindikatua izatearen erronka lortzearena, UGT sindikatuarekin pare-pare aurkitzen baikara. 

Araban ere ordezkaritza igotzea lortzen dugu, CCOOk eta UGTk galdu egin duten bitartean. Hiru herrialdeetan izan ditugun emaitzen isla EAEko konputuan ematen duen zenbakia da, sindikatu honek inoiz izan duen ordezkaritza mailarik altuena: %17,25. gainontzeko sindikatu nagusiek maila batetan edo bestean ordezkaritza galtzen dute. 

Nafarroan sindikatuaren ordezkaritza gora egin du ere, beste herrialdeetan bezala. Herrialde guztietako emaitza onak kontutan hartuta, Hego Euskal Herrian inoiz izan duen ordezkaritza maila altuena lortu du sindikatuak, %16,20rekin. Areago, LAB da ordezkaritza igotzea lortu duen sindikatu bakarra, hirugarren sindikatua den UGTri geroz eta alde gehiago murriztuz. 

Emaitza hauek ikusita, argi dago LAB langileengan konfiantza mantentzen duen sindikatua dela. LAB indartzen ari da egunez egun. Gero eta gehiago gara konfrontaziozko sindikalgintza abertzalearen alde egiten dugun langileak. Krisi ekonomiko garai latz hauetan ere langile borroka beharrezkoa dela argi dago eta zentzu horretan langileek ematen diguten konfiantzari ez diogu hutsik egingo. Argi daukagu ere herri honetan gure eskubideak defendatuko dituen marko juridikoaren aldeko sindikalgintza indartzen jarraitu behar dela, eta bide horretan dagoen sindikatu bakarra gaur egun LAB dela. 

Donostian, 2012ko otsailaren 6an

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...