2026-02-03
HomeEkintza SindikalaLAB herrialdeko negoziazio mahaietatik altxako da greba eguna pasa bitartean negoziazio kolektiborik...

LAB herrialdeko negoziazio mahaietatik altxako da greba eguna pasa bitartean negoziazio kolektiborik gabe utzi gaituztela salatzeko

Greba eguna pasa bitartean orain arte ezagutu dugun negoziazio kolektiboaren apurketa irudikatzeko eta negoziazio koelektiborik gabe utzi gaituztela salatzeko LAB sindikatua herrialdeko negoziazio mahaietatik altxako dela iragarri du.


Prentsaurrekoa LABen Igarako egoitzan
LABek negoziazio mahaiak borroka esparru moduan ulertzen ditu eta greba ondoren langileek erakutsitako haserreari segida emanez, bueltatuko direla aipatu dute. Baina, LABeko ekintza sindikaleko buru den Garbiñe Aranburuk adierazi duen moduan, ”ez orain arte egiten duguna egiteko, ez blokeatua dagoen negoziazio esparru bati segida emateko edota patronalak nahi izango duen moduan erreformaren ondorioak bertara eramateko”.

“Negoziazio kolektiboko eredu propioa eraikitzeko proposamen berriekin bueltatuko” direla adierazi du Aranburuk. “Gure konbenioak blindatu egin behar dira, estatuko negoziazioaren aurrean eta baita enpresetako negoziazioan erreformak ezarritako arriskuen aurrean ere”.

LABek langileok dugun egoera berriaren aurrean kontzientzia hartzeko erabaki bat dela esan du eta beste sindikatuei ere dei egiten diela erreformaren aurrean alternatibak bilatzeko.

Euskal herriak espainiarekin alderatuz beste errealitate sozioekonomiko bat duela azpimarratu dute eta España markak gure ekonomia kaltetzen duela.

Hemen bertako errealitatean oinarritua izango den eztabaida propio bat irekitzearen beharra aldarrikatu du sindikatuak, Euskal Herrian “Beste eredu ekonomiko eta sozial bat behar dugu euskal langileok eta hori estatu espainolaren menpean egitea ezinezkoa da. Lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua behar da” Aranbururen hitzetan.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...