2025-12-18
HomeNazioartea IdazkaritzaPAMELABek, irmotasunez eskatzen du, PAMEko 36 kide atxilotuak berehala aska ditzatela

LABek, irmotasunez eskatzen du, PAMEko 36 kide atxilotuak berehala aska ditzatela

LABek Greziako gobernuari eta hango agintaritzari eskatzen die, urtarrilak 30 zituenean, atxilotu zituzten PAMEko 36 liderrak berehala aska ditzatela, kargurik leporatu gabe.

Horrez gain, LABek gaitzesten du PAMEko kideek jasan behar izan zuten polizien eraso basatia.

Atxilotu zituztenean, PAMEko buruak Lan Ministroarekin bilera egiteko hitzordua lotu nahian zebiltzan. Greziako gobernuaren erantzun basatia eta zapaltzailea langileriak dagozkion eskubideen alde antolatzeari dion beldurraren adierazgarri da.

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die ere PAMEko kide atxilotuei.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Ekintza sindikal antirrazistaren aldeko apustua berresten du LABek Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean

Gaur, Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, eta egunero, lankide hauei aitortza egin nahi diegu LABen, euskal ekonomiaren funtsezko sektoreei oso lan-baldintza txarretan eusteagatik, eta, batez ere, Euskal Herriko herri, auzo eta lantokietan egindako ekarpen sozial, kultural eta politikoari balioa eman nahi die.

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...