2026-02-03
HomeEuskal GatazkaLAB: «Euskal Herrian martxan dagoen prozesuari egiten dion ekarpena ukaezina da»

LAB: «Euskal Herrian martxan dagoen prozesuari egiten dion ekarpena ukaezina da»

LABen erreakzioa nazioarteko egiaztatze batzordearen iragarpenaren aurrean

Nazioarteko Egiaztatzen Batzordearen eskutik ezagutu dugun iragarpenaren aurrean LAB sindikatutik, ETA Erakundeak egindako pausuak daukan garrantzia nabarmendu nahi dugu. Euskal Herrian martxan dagoen prozesuari egiten dion ekarpena ukaezina da, eta horrela ulertzen da bai Euskal Herrian baita nazioartean ere.

Ibilbide oso batean txertatzen da, Euskal Herriarentzako konponbide integrala ekarriko duen ibilbidean. Ziur gaude ETA erakundearen apustu honek bestelako aurrerapausu batzuk eta ondorio garrantzitsuak ekarriko dituela konponbide integral horretarako gure herrian lotu beharreko akordioei begira. Ekimen zehatz honekin ere, ezin aipatu barik utzi, ETA erakundeak bere azken komunikatuan prestasuna ere agertu zuela konponbidea eta bakea lortzeko helburuaz antolatu daitezkeen elkarrizketa edo negoziazioetan parte hartzeko.

Aipatu eta txalotu beharrekoa da, halaber, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen lana, bai Euskal Herriko eragileekin, bai nazioarte mailan egiten ari den lanagatik. Eta are gehiago Estatu espainolaren jarrera itxia, oztopatzaile eta errespetugabea kontuan izanda.

Espainiar Estatua, garrantzia kendu nahian, jarrera esperpentikora ere heldu da. Ekimen garrantzitsu honen kontra egiteko batere argudiorik gabe, argumenturik ez daukanaren argumentu bakarra atera behar izan dute: deskalifikazioa. Bere burua demokratikotzat aurkezten duen edozein herrialdek erantzun positiboa emango lioke honelako ekimen bati. Ordua da Estatua bere jarrera aldatzeko eta herri honek aldarrikatzen duen bidean, behingoz, pausuak egiteko zabaltzen den aukeraren aurrean.

Azkenik, Gasteizko Gobernuari dei berezia egin nahi diogu. Euskal Herrian konponbidea eta bakea eraikitzeko prozesuan eduki beharko lukeen paper garrantzitsuari hel diezaion. Ordua da Estatuaren jokoari bizkar emateko eta behingoz garai berriak sortzeko apustuan buru-belarri inplikatzeko, euskal jendarteak aldarrikatzen dion bezala eta aldarrikatzen jarraitu behar dugun bezala. Izan ere, Euskal Herriak prozesu hau aurrera aterako badu, euskal herritarrok izango gara gure aldarrikapen, konpromiso eta indarrarekin egi bihurtzea lortuko dugunak.

Euskal Herrian, 2014ko otsailaren 21ean
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...