2026-03-20
HomeLAB SindikatuaOrdezkaritza sindikalaLAB da 2013 urtean EAEn ordezkaritza sindikalean nabarmenki igo duen sindikatu bakarra

LAB da 2013 urtean EAEn ordezkaritza sindikalean nabarmenki igo duen sindikatu bakarra

2013. urteko ordezkaritza sindikalaren emaitza ofizialen arabera, LAB sindikatuak 0,43 puntuko igoera izan du azken urte honetan, bere ordezkaritza maila %17,94 izatera iritsi delarik. Momentu honetan EAE mailan inoiz izan duen ordezkaritzarik handiena dauka LAB sindikatuak eta bigarren sindikatua den CCOOkiko aldeak geroz eta gehiago murrizten ditu.

Azken urte honetan EAEn 514 delegatu gutxiago aukeratu dira eta LABek soilik 7 delegatu gutxiago zenbatu ditu; gainontzeko sindikatu nagusiek aldiz delegatu galera handiak pairatu dituzte. Modu zehatzago batean esanda ELAk 190 delegatu gutxiago dauzka, CCOO 115 gutxiago eta UGT 85. Ordezkaritza portzentajeari dagokionez CCOO eta UGT sindikatuek galerak izan dituzte.

Nabaria da krisialdi ekonomikoa sekulako eragina izaten ari dela hautatzen diren ordezkari sindikal kopuruan. Enpresa itxierak, mota guztietako presioa,… hauteskunde sindikalak asko baldintzatzen dituzten gaiak dira. Bestalde, nabarmena da LAB sindikatuak ez duela ordezkarien murrizketa hori nozitzen, ez 2013 ezta 2012ko datuetan ere.

Krisialdiak eta lan arautegiaren aldaketa ezberdinek sindikalgintza bidegurutze baten aurrean kokatzen duten honetan, LAB sindikatuak bide egokia hartu duela argi dago, langileen babesa agerian uzten duenez. LABek, lantokiz lantoki, lan baldintzen babesaren oinarri izan behar duen Lan Harremanen Euskal Esparrua lantzen eta defendatzen jarraituko du, hori baita euskal langilegoa sindikalgintzari eskatzen ari zaiona.

Garbi dago bere estrategien menpe bizi diren sindikatuak edo Madrilera begira bizi diren horiek indarra galtzen ari direla eta sakoneko aldaketak gertatzen ari direnean aldaketa politiko eta sozialerako hautua poliki poliki indartzen ari dela.

Herrialdez herrialde begiratuta, guztietan izan ditu igoerak LAB sindikatuak, baina nabarmentzekoa Gipuzkoan izandako igoera izan da, non 0,87 puntuko igoera izan duen. Sektoreka begiratuz gero, nabarmena merkataritzan emandako igoera zein metalgintzan, bai enpresa handian zein txikian.

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...