2026-02-04
HomeLAB Sindikatua9. Biltzar Nagusia"LAB 4.0 Gure Garaia", aro berriko sindikalismoaren ikur

“LAB 4.0 Gure Garaia”, aro berriko sindikalismoaren ikur

"LAB 4.0 Gure Garaia". Hauxe da sindikatuak aukeratutako goiburua, 2017ko maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen egingo duen 9. Biltzar Nagusiari begira. Hitzordu garrantzitsu hori astelehenean aurkeztu genuen Bilbon, leloa eta irudiarekin batera. Hain zuzen ere, goiburuarekin LABen 40 urteko ibilbidea gogora ekarri nahi izan dugu. Lau hamarkada izan dira, lau fase: sorrera, kontsolidazioa, belaunaldi aldaketa eta, laugarren honetan, eredu sindikalaren berritzea.

Aro berri bati begira gaude. Ongi dakigu sistemak baduela bere 4.0 eredua diseinatua, neoliberalismo basati baino basatiago bat oinarri, produkzio sistemei eta kontsumo ereduei dagokienez. Bada, kapitalaren 4.0 kontzeptu zapaltzaileak LABen 4.0 dinamikarekin egingo du topo. Aurrez aurre izango gaitu, garaiko langile borroka eta aro berriko sindikalismoa ikur.

‘Gure Garaia’ dela aldarrikatu nahi dugu. Gogoeta prozesu oso bat egin dugu, gure eredu sindikala birpentsatzeko erronkarekin. Hala, 9. Biltzar Nagusiari begira finkatu dugu norabidea, eskaintza berritu bat, proiektu argi bat, baitugu esku artean. Garai berri bat irekitzera goaz, eta langileak erdigunean egongo dira. Asko hitz egin dugu langile subjektuaren berrosaketaz, kolektibotasunaz, ‘gu’tasunaz. Horregatik, gaur, inoiz baino gehiago, gure nortasuna berretsi nahi dugu. Izan ere, langile klasea hizki larriz aldarrikatzeko garaia da. Gure Garaia da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...