2026-11-04
HomeIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzenKulturak estatu-eraikuntzan duen tokiari buruz hausnartzeko mintegia

Kulturak estatu-eraikuntzan duen tokiari buruz hausnartzeko mintegia

Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduman datozen gogoetak konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, datorren apirilaren 13an, hirugarren mintegia egingo da Eibarko Markeskoa Jauregian. Hirugarren mintegi honetan kulturak estatu-eraikuntzan duen tokia landuko da.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen: Kultura.
Egitaraua

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Calzadako maizterrek Farley funts putrearekin negoziazio kolektiboa abiatu nahi dute, eta Balmasedako Udalaren babesa eskatzen dute

Gaur, Farley funts putreari aurre egiten ari diren La Calzadako maizterrek hitza hartu dute Balmasedako udalbatzaren osoko bilkuran. Bi eskaera argi helarazi dituzte: Balmaseda behingoz tentsio handiko eremu gisa izendatzea, eta Farleyk negoziazio kolektiboa onar dezan eta alokairu-kontratu guztiak berritu ditzan lortzeko babesa ematea.

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.