2024-03-02
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakKristau Eskolaren teilatuan dago akordioaren pilota

Kristau Eskolaren teilatuan dago akordioaren pilota

LABek oso garbi dauka non dauden Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako gatazkarekin amaitzeko akordiorako gakoak. Gure helburua gatazka honetan ez da inolaz ere itunpeko sarearekin bukatzea, hori intoxikazio hutsa da. Sindikatuok negoziaziorako prestutasuna adierazi dugu; patronalaren teilatuan dago, beraz, akordioaren pilota, ez ditzala baloiak kanpora bota. Gauzak horrela egonda, LAB negoziazio erraztuko lukeen intermediazio prozesu bat onartzeko prest egon daiteke, baina inolaz ere ez ditugu geure buruak hirugarren batek egindako proposamen itxi bati binkulatuko. Argi daukagu langileok egindako ahalegin guztiak garaipenera eramango gaituela.

Astelehenean izandako mahai negoziatzailearen bilera ondoren sindikatu guztiok ez nahikotzat jo genuen patronalak egindako proposamena. Egia da aurrera pauso nabariak egon badaudela, baina oraindik gure ustez ezinbestekoak diren gai batzuetan hutsuneak daude:

• Langileen birkolokazio prozedura ez da zehazten. Patronalak planteatu duen bakarra enplegu galera egon daitezkeen zentroak identifikatzea da. Beste guztia asmoak besterik ez dira.

• Ordezkapenak Haur eta Lehen hezkuntza osoan ez dira egingo lehenengo egunetik.

• Planteatzen den soldata igoera puntuala da, ez da kontsolidatzen eta ez du soldata baxuenak dituzten langileak kontutan hartzen. Ez dugu onartuko kategorien arteko soldata arrakala handitzea eta kategoria prekarioenak zigortzea.

• Finantziazio Publikoari lotutako proposamenak eta negoziazio kolektiboa balio gabetzea ez dugu onartuko

• Lan hitzarmenerako planteatzen den indarraldia, 2023 urtera arte, luzeegia dela deritzogu.

Behin eta berriro esaten ari gara akordiorako gakoak ez daudela finantziazioan. Itunpeko ikastetxeetan gaur egun dauden arazoei aurre egiteko borondatea besterik ez da behar. Gure ustez Kristau Eskola patronalak ez du orain arte negoziaziorako borondate argirik erakutsi. Gatazkaren hasieratik sindikatuon desgastea bilatu du etengabe, negoziazio mahaian egoerari aterabidea emateko inolako proposamenik aurkeztu gabe.

Hilabete luze hauetan zehar Ikastolen lan hitzarmenerako izandako akordioari heldu nahi izan dio Kristau Eskolak. Bere bozeramailearen ahotan LABn ekinbidea ez dator bat Ikastoletan eta Gizarte Ekimeneko eskoletan. Argi eta garbi esan behar dugu hori gezurra dela, patronalaren bozeramaileak sindikatuon desgasterako erabiltzen ari den enegarren azpijokoa hain zuzen. Ezberdintasunak patronalaren negoziazio borondatean eta edukietan daude, ez beste inon.

Ikastoletan mobilizaziorik egin gabe akordio batera iristeko gaitasuna eduki dugu eta Gizarte Ekimenean 39 mahai negoziatzaile, 21 greba egun eta mobilizazio ugari egiten ari gara akordio bat erdiesteko:

• Guretzat oso garrantzitsua den birkolokazio akordioa hobetu dugu. Ikastoletan ez da matrikulazio jaitsieraren ondorioz enplegua galduko.

• Lan baldintza okerrenak dituen 0-3 zikloan soldatak parekatu eta lan zamak hobetu dira Ikastoletan. Gainera ordezkapenak lehen egunetik kategoria guztietan bermatzen dira.

• Bi urteko indarraldia daukan akordioa sinatu dugu, hurrengo urtean berriro negoziatzera goaz.

• Soldatarik baxuenak dituztenak izan dituzte soldata igoera altuenak ikastoletan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Bidelanen hitzarmen kolektiboa sinatzea #LortuDugu

2023ko urtarrilean hasi zen negoziazioaren ondoren, Bidelan AP8n hitzarmena sinatu dugu 4 urterako, 2023/2026rako, LAB buru duen batzordearen eta Bidelan enpresaren artean.

Zaintza, enplegua eta ondasunaren banaketa aldarrikatu ditugu Gasteizen, Martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrenean

Ekitaldia egin du LABek Gasteizen, Martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrenean, Enbor beretik sortuko dira leloarekin. GarbiƱe Aranburu koordinatzaile orokorrak adierazi du 1976 hartan jaio berria zela sindikatua: ā€œHasieratik argi izan genuen gure lekua non zegoen. 76ko martxoaren 3aren parte izan ginen eta LABentzat urtemuga garrantzitsua izaten jarraitzen duā€.

Natra OƱatin aurreakordioa #LortuDugu

Natra OƱatin aurreakordioa lortu dugu. 2022tik hitzarmena berritu gabe pasa eta gero, 2023 osoa negoziatzen egon ondoren, eta enpresaren aldetik mespretxua besterik jaso ez dugun honetan, gaur, 2024ko martxoaren 1ean, aurreakordio bat sinatzera iritsi gara bi aldeak.