2026-08-25
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakKalitateko hezkuntzaren alde HAURRESKOLETAN MURRIZKETARIK EZ!

Kalitateko hezkuntzaren alde HAURRESKOLETAN MURRIZKETARIK EZ!

LAB eta STEE-EILAS sindikatuak Haurreskoletan ematen ari diren murrizketen aurrean desadostasuna agertzeko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Bertan, Haurreskolen ibilbidea eta helburua gogoratu ostean, murrizketengatik gaur egun pairatzen ari diren egoera azaldu dute.

Honekin batera gauzak aldatzen ez diren bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute. Datorren mobilizazioa data martxoaren 22an finkatu dute, goizeko 11:00etatik 14:00etara lan uzte bateratua egiteko deia luzatu dietelarik sektore honetako langile guztiei.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako metaleko intersindikala deitu dugu

Negoziazioa erabateko blokeoan dagoenean, sektore osoaren indarra beharrezkoa da.

Zubietako erraustegiko langileak mobilizatu egin dira lan osasuna berma dadila eskatu eta beren lanari egokituriko ituna exijitzeko

Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioa egin dute eguerdian lantokiaren aurrean, joan den astean gertaturikoa salatu eta lan osasuna bermatuta egon dadila exijitzeko. Bederatzi lagun artatu behar izan zituzten osasun langileek plantan sutea piztu ostean eta beharrezko neurriak hartu ez izanaren ondorioz.

Zubietako erraustegian izaniko sutearen ostean, lan osasuna bermatu dadin eskatzeko elkarretaratzea egingo dugu gaur

Sua piztu zenean, enpresak arrisku handiko egoera batean jarri zituen beharginak, eta horren ondorioz bederatzi pertsona artatu behar izan zituzten osasun zerbitzuek. Egoera onartezina salatzeko 13:00etan protesta egingo dugu.