2026-10-17
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaJazarpen sindikala Carrefourren

Jazarpen sindikala Carrefourren

Koldo Fernández LABeko delegatua da Carrefourren azken 25 urteotan. Enpresak espediente zigortzailea ireki ostean kalean utzi du duela urte asko langileen ordezkari honen aurka hasitako gurutzadaren barruan. Eraso hau salatzeko eta zuzendaritzaren jarrera eta langilearen berronartzea eskatzeko LAB kalean izango da.

 

Carrefour Marketen helburua langileen ordezkari hau kaleratzea da. Urteak dabiltza ahaleginetan bere jarduera sindikala dela eta. Dendako arduradun Yolanda Rosado, segurtasuneko langile bat eta dendako kudeatzaile José Javier Muñozen lankidetzarekin, "kobraketa simulazioa" leporatzen diote. Ustezko nahasketa azalduta eta justifikatuta dago, hala ere, aurrera jarraitzen dute inolako frogarik izan gabe.

Dagozkion helegiteak aurkeztuta eta akusazioaren frogak eskatu ondoren, lanik gabe utzi dute.

Carrefourrek ez du enpresan sindikaturik nahi. Ez du nahi inork langileen eskubideak defendatzerik eta bidezkoa dena exijitzerik. Aginduak beteko dituzten esklabuak baino ez ditu nahi enpresak. Urra daitezkeen eskubide guztiak urratzen ditu eta hau ezagutu egin beharko lukete bere bezeroek. Hauek jakin egin behar dute zer nolako enpresari ematen dizkioten irabaziak.

Bat kaleratzen badute, guztiok kaleratzen gaituzte. Ez da erantzunik gabeko erasorik egongo. Ezin dugu onartu langileen kontrako tratu txar hauek doan izatea.

HURRENGO MOBILIZAZIOAK

• Abuztuak 19, asteazkena. 12:00etatik 13:00etara Sestaoko Carrefourren (Ibarzaharra poligonoa).

• Abuztuak 20, osteguna. 12:00etatik 13:00etara kontzentrazioa Zabalburuko Carrefour Market dendaren aurrean (Nikolas Alkorta z/g) eta 13:00etatik 14:00etara Atxuriko dendan (Santos Juanes plaza, z/g).

• Abuztuak 21, ostirala. 19:30etik 20:30era kontzentrazioa Sestaoko Carrefourren.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...

Siemens Gamesaren estatu mailako akordio markoaren aurka egingo dugu, eta Euskal Herriko negoziazio esparruak defendatuko ditugu

Salatu dugu Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela, Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortuz. Mungia eta Asteasuko...

Azken asteetan EAEko hainbat eskualdetan eskola garraioan izan diren murrizketak salatzen ditugu

2026-2027 ikasturte hasieran eskola garraioaren murrizketen inguruan hainbat eskola komunitatek egindako salaketa publikoek eta abiatutako mobilizazioek agerian utzi dute egiturazko arazoa. Oianguren ikastetxeko komunitateak...