2025-12-18
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaJaurlaritzaren pauso gabeziaren aurrean, sindikatuok Hezkuntza Sailari irailaren 30ean biltzeko deia luzatu...

Jaurlaritzaren pauso gabeziaren aurrean, sindikatuok Hezkuntza Sailari irailaren 30ean biltzeko deia luzatu diogu

Langileen ordezkariok, aurrez aurreko ikasturte segurua eta adostuak behar duen alde-anitzeko negoziazioa jartzen diogu mahai gainean Hezkuntza Sailari.

LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuon oharra:

Irailaren 23an, EAEko hezkuntzan deituriko grebaren balorazioa egitearekin batera, hezkuntzako sindikatuok Hezkuntza Sailaren berririk gabe jarraitzen genuela adierazi genuen. Geroztik, Hezkuntza Sailak ez du ikasturte hasiera honetarako beharrezkoak diren baliabide gehigarriak adosteko negoziazio biderik ireki. Aurkezpeneko kortesiazko bilerez aparte, ez dugu Jaurlaritzaren eskutik negoziatzeko bilera deialdirik jaso.

Sindikatuok aurkezpen hauetara joateaz gain, Hezkuntza Sailari behingoz gurekin eseri eta negoziatzeko bilera baterako deialdia luzatzen diogu. Asteazken honetarako, irailaren 30erako, Lakuan gela erreserba egin eta bertan egongo garela adierazi nahi diogu sailburuari. Hainbestetan errepikatu duten elkarrizketa hori gauzatzeko ordua heldu da. Urgentea da, eta badakite!

Irailaren 15eko greba aurretik, Sailburu berriaren izendapena egin berritan sindikatuokin egindako aldebiko bilerak grebaren aldarrikapenak desaktibatzeko erabili zituen Hezkuntza Sailak. Oraingoan ere, irailaren 10eko bilera horien ondoren esandakoak ekarri nahi ditugu gogora: forma desegokian eginikoak zirela, ez ziotelako egoerak eskatzen duen planifikazio eta baliabide hornikuntza bat abian jartzeko negoziaketa prozesu erreal eta eraginkor bati erantzuten.

Honenbestez, aurrez aurreko ikasturte segurua eta adostua bermatzeko sindikatuok deituriko bilerara agertu eta negoziatzeko jarrera zein edukiekin etor daitezela galdegiten diegu.

Ez dezagun ahaztu ikasturtea hasi denetik hezkuntza komunitatea modu desberdinetan ari dela bere kezka, haserrea, eta Hezkuntza Sailaren arduragabekeria salatzen. Zentzu honetan, irailaren 15eko greban kaleak betetzeaz gain, ugariak izan dira ikastetxe zein kolektibo desberdinen arazoak azaleratzeko abian jarri diren ekimenak; elkarretaratzeak, adierazpen publikoak, tuperradak, kaleko jantoki inprobisatuak, edota zuzendaritza taldeetako dimisoak, besteak beste. Ekimen eta mobilizazio hauen aurrean, oso modu partzialean eta mugatuan bada ere, Hezkuntza Saila erantzun mugatu batzuk ematera behartua izan da. Beraz, egoerak eskatzen dituen planifikazio integral eta irizpide komunak zein beharrezko baliabide gehigarriak negoziatzeko ordua da!

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...