2026-01-31
HomeEkintza SozialaJatorri anitzak langile klase bakarra, eskubide guztiak pertsona guztientzat!

Jatorri anitzak langile klase bakarra, eskubide guztiak pertsona guztientzat!

Gaur, abenduak 18, pertsona migranteen nazioarteko eguna da. Gaur, berriro ere, esku-hartze inperialistaren eraginez haien herrialdea uztera behartuak diren pertsona migranteei gure elkartasuna adierazi nahi diegu, baita egoerari aurre egiteko izan duten ausardia balioan jarri ere. 

Era berean, pertsonen mugimendu behartu hauen egiturazko arrazoiak salatzea dagokigu: Gerra, pobrezia eta arrazakeria kapitalismo ekozida eta kolonialistaren ondorio dira; bizitza batzuk beste bizitza batzuen gainetik jartzen dituen sistemaren ondorio, eta egoera honekin amaitzeko irtenbide bakarra erroko aldaketa soziala gauzatzea da. 

LABen klase subjektua berrosatzeko ahaleginean jarraitzen dugu. Horregatik, eta bizi dugun aurrekaririk gabeko testuinguru berezi honetan langile sektore desberdinekin harremanak estutu eta elkarrekin hausnartzeko unea dela deritzogu. 

Bide honetan, hurrengo hilabeteotan jatorri anitzetako langileekin eta migrazioaren problematika lantzen duten eragileekin egoteko bilera erronda bati ekingo diogu. Bilera hauetako helburu nagusiak bi dira. Alde batetik, testuinguruaz hausnartuz, sindikatua errealitate honen inguruko ezagutza handituz, aliantzetako bidean sakontzea. Bestetik baita sindikatuak eskuartean dituen hainbat egitasmoen berri ematea. 

Amaitzeko, ezin ditugu aipatu gabe utzi une honetan behar beharrezkoak ditugun lehentasunezko aldarrikapenak. Pertsona guztien erregularizazioa orain gauzatzea exijitzen dugu, baita berriz ere atzerritartasun legea bertan behera uztea eskatu eta politika migratorioetan 180Āŗko norabide aldaketaren beharra azpimarratu. 

Azkenik, LABek dei egiten du egun honen inguruan deitutako mobilizazioetan parte hartzera:

– Bilbon, abenduaren 18an, 19:00etan Udaletxean.

– Gasteizen, abenduaren 18an, 19:00etan Correos aurrean.

– IruƱean, abenduaren 20an 12:00etan egingo den kalejira, Vergel pasealekutik Sarasateraino.

Jatorri anitzez osatutako langile klase bakarra osatzen dugulako, elkarrekin borrokatu dezagun. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...