2026-02-02
HomeIdazkaritzakIdazkaritza Feministaā€˜Izena duen oro bere izanaren jabe`, bere genealogia feminista aurkeztu du LABek

ā€˜Izena duen oro bere izanaren jabe`, bere genealogia feminista aurkeztu du LABek

LABek “Izena duen oro bere izenaren jabe` lana aurkeztu du gaur, sindikatuaren Bilboko egoitzan. Bertan, sindikatuak 1996an Emakume idazkaritza sortu zuenetik egindako ibilbide feminista jasotzen da, genealogia, 28 termino eta mugarri nabarmentzen dituen glosario baten bidez. Sindikatuaren 50. urteurrenaren testuinguruan osatutako lana da eta ilustrazioz hornituta dago.

Maddi Isasi idazkari feministak genealogiak errelatatzearen garrantzia azpimarratu du, aurkeztu den liburua lan tresna bat dela azpimarratuz. ā€œDibulgaziorako lan bat da, sindikalismo feminista praktikatik definitzen ari garen kontzeptua baitaā€, nabarmendu du. Sindikatuari zein Euskal Herri feministari egindako ekarpena dela azpimarratu du. ā€œSindikalismo feminista praktikatik eraikitzen ari garen kontzeptu bat dela esaten dugu askotan. Bada, eraikuntza prozesu horretan beste aletxo bat jartzen dugu gaurā€, gaineratu du.

Lan tresna honek LABek gaur egun sindikalismo feminista nola ulertzen duen jasotzen du, sindikatuak egiten dituen proposamen ideologiko edo oinarri politikoak nondik datozen azalduz. Isasik gaineratu du sindikatuak egindako ibilbide feminista kontatzeko ariketa egiten duenean erabiltzen dituen terminoak transmititzeko glosario bat izatea ere garrantsitzua dela.

GarbiƱe Aranburu koordinatzaile orokorra ere izan da aurkezpenean, eta adierazi du sindikatuaren mende erdiko historiaren baitan ibilbide feministari erreparatzeko tarte bat hartu duela sindikatuak, ā€œnon ginen eta non gauden jabetzeko garrantzitsua da bilakaerari begiratzeko denbora hartzeaā€.

LABen barrutik eraldaketa feminista bultzatzeko emandako urratsak ere azaldu ditu, hala nola, 1996an sortutako Emakume Arlotik 2017an sortutako Idazkaritza Feministara eta sindikatuaren Berdintasun Planetik Plan Feministara emandako jauziak. ā€œBerdintasuna ez, feminismoa aldarrikatzen duenaā€, zehaztu du Aranburuk.

LABek eraldaketa feministarako proposamen integralak dituela ere gaineratu du Aranburuk; hala nola kapitalaren eta bizitzaren arteko talka berdimentsionatu eta gure praktika sindikalera ekarri izana, langile klasea bere osotasunean aintzat hartzea, zapalkuntza hirukoitzari intersekzionalitatea gehitzea, banaketa hirukoitza, Zaintza Sistema Publiko Komunitarioaren definizioan emandako urratsak edo zor partriarkala.

Era berean, nabarmendu du LABek praktika sindikal feministaren aldeko apustu argia egiten duela, bizitza duinaren alde erantzun orokorragoak defendatzen dituela edo Mugimendu Feministarekin aliantzak indartu dituela.

Idazkaritza feministako kide Eli Etxeberriak azaldu du nondik eta nola sortu zen liburuaren ideia: ā€œDelegatu berrientzako antolatzen dugun formaziorako sortu genuen oinarrizko glosario bat kontzeptu batzuk azaltzeko. Hor konturatu ginen guk termino horiek beste era batera erabili genituela, guztiz politizatuak genituela eta gainera borroka eta hausnarketa desberdinen emaitza zirelaā€.

Bere esanetan, memoria kolektiboaren ariketa praktiko bat da liburua, eta gaineratu du genealogia feminista emakumeen* memoria historikoa berreskuratzea dela, euren borroka eta lorpenak eta feminismoei zein historiari egin dieten ekarpena.

Lanaren izaera parte-hartzailea ere nabarmendu du Etxeberriak: ā€œAtalak konpartituak dira eta borroka kolektiboei erantzuten diete, hau da, kontatu, bizi, ikusi, egin izan duguna idatzi dugu, ez ahazteko, gogoratzeko, merezi duen aitortza emateko…ā€.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...