2026-02-01
HomeIdazkaritzakIruƱerriko Mankomunitateko SCPSAko enpresa batzordeak iragan asteko istripu larria salatu du

IruƱerriko Mankomunitateko SCPSAko enpresa batzordeak iragan asteko istripu larria salatu du

IruƱerriko Mankomunitatearen SCPSAko enpresa batzordeak mobilizazioa egin du enpresa horretan maiatzaren 5ean izandako istripu larria salatzeko.

Hemen duzue enpresa batzordearen oharra:

IruƱerriko Mankomunitatearen SCPSAko enpresa batzordeak publikoki salatu du joan den astelehenean, maiatzak 5, Gongorako CTRUaren instalazioetan gertatutako lan-istripu larria, zeinetan bi lankide tartean/kaltetuak izan baitziren eta ondorio fisiko zein psikologiko larriak eragin dituen.

Hemendik gure babesik zintzoena bidali nahi diegu bai kaltetutako gure bi kideei eta familiei, bai Gongorako langile guztiei.

Gainera, goraipatu nahi dugu egoera larri horren aurrean modu eredugarrian jardun zuten eta istripu horrek ondorio are larriagoak ez izatea ahalbidetu zuten lankideen erreakzioa.

Gertakari horrek agerian uzten du prebentzio-neurri egokien garrantzia. Funtsezkoa da gogoraraztea langileen segurtasunak eta osasunak lehentasuna izan behar dutela beti edozein lan-ingurunetan. Seinaleztapen eta lan-karga egokiak, norbera babesteko ekipamenduak eta gaitasun egokiak ezinbestekoak dira lan-istripu horiek saihesteko.

Azpimarratu nahi dugu oso garrantzitsua dela horrelako istripuak prebenitzea, prebentzio-mekanismo gehiagorekin, egoera izugarri horiek eta horien ondorioak saihesteko. Batzordeak bere ahalegina eta dedikazioa jarriko ditu istripu hau erabat argitzeko.

Laneko arriskuen prebentzioa erantzukizun partekatua da, eta konpromiso eta ekintza zehatzak eskatzen ditu. Horrela bakarrik ziurtatuko dugu lan-giro osasungarria eta segurua pertsona guztientzat.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...