2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaIrtenbide bat proposatu dugu Nafarroan, suhiltzaile falta larriaren aurrean

Irtenbide bat proposatu dugu Nafarroan, suhiltzaile falta larriaren aurrean

Berriro ere, Nafarroako suhiltzaileen LABeko kideok iritzi publikora jo behar dugu, gogorarazteko Nafarroako Suhiltzaileen parkeetako langileak minimoen azpitik daudela. Deialdietan izandako atzerapenak, pandemian sortutako egoerak eta erretiroek egoera kritikora eraman dituzte langileak.

Idatzizko zein ahozko konpromisoa du Javier RamĆ­rez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak, gure parkeak langile nahikoz hornitzeko, gure lanaren segurtasuna bermatzeko eta gure zerbitzuan urtero egiten diren milaka aparteko orduak bukatu daitezen balioko duten plaza-kopuru bat deitzeko.

Kontseilariari, Barneko zuzendari nagusiari eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Zuzendaritzari berriz helarazi nahi diogun proposamena erraza eta egiteko modukoa da, ez ditu birjartze-tasak kolokan jartzen eta ez ditu oztopatzen Nafarroako Gobernuak planteatutako beste hautaketa-prozesu batzuk.

Proposatzen dugu 2021erako programatutako 30 plazak 2022rako programatutako 30 plazekin elkartzea, 2022ko lehen hiruhilekoan deituko litzatekeen 60 lanpostuko lan-eskaintza publiko baten bidez.

Legegintzaldia aurrera doa eta hitz politetatik ekintzetara pasatzeko unea da, gure ustez; LAB Suhiltzaileok pentsatzen dugu konpromisoak betetzeko daudela. Nafarroako suhiltzaileok gurea bete dugu, eta espero dugu Barneko kontseilaria eta zuzendari nagusia egoerak eskatzen duen mailan egotea, eta haien hitza betetzea. Gure erkidegoko segurtasunaren alde.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...