2026-03-17

iraultzen 169

tarteahartu

DOCUMENTAL, “Asier ETA biok”
Zuzendariak: Aitor Merino eta Amaia Merino

Asier Aranguren eta Aitor Merinoren adiskidetasunean sakontzen du filmak. Biak Iruñean hazi ziren 80. hamarkada korapilatsuan. Bakoitzaren bizimoduak aldendu zituen. Asier Aranguren, konpromiso politikoak horretara bultzatuta, ETAn sartu zen eta Aitor Merinok Madrilera jo zuen aktore izateko.

Aranguren frantses estatuan atxilotu eta 8 urte egon zen kartzelan. 2010ean kalera atera zenean, Merinok euren adiskidetasunaren inguruko dokumentala osatzea erabaki zuen, zinema munduko bere lagun madrildarrei Asierrekin zuen harremana ulertarazteko. Aipatu ahaleginaren emaitza da Merino anai-arreben dokumentala, azken urteotako gertakariak aipatzen dira bertan, Aitor eta Asierren arteko adiskedetasunaren lekuko moduan, askotan umoretik jotzen duen kronika biziki pertsonalean.

Nabarmentzekoa da Asier Arangurenen ezin izan zuela urtarrilaren 17ko estreinaldian izan, berriz ere atxilotua eta kartzeleratua izan bai-tzen EPPKko bitartekari-taldearen kontrako operazioan.

WEBGUNEA, Ahotsa.info

Euskal Herrian bestelako informazioa zabaldu nahi duten medioei ateak ixten zaizkio behin eta berriz. Espainiako Audientzia Nazionalak Ateak ireki ataria ixteko agindu ostean, haiek utzitako hutsunea bete nahian ahotsa.info izango da Nafarroako herri mugimenduen oihartzuna.

Nafarroan oso une interesgarri eta erabakagarriak bizitzen ari dira, eta aldaketa gauzatzeko garrantzitsua da herri mugimenduari ahotsa ematea . Eragile sozial, politiko eta sindikalek aldaketa hori nolakoa izango den eta zein-tzuk izan behar diren aldaketaren edukiak eguneroko lanarekin zehazten dituzte, eta ahotsa.infok horiek lau haizetara zabaldu nahi ditu.
Auzolanean eraikitako komunikabidea da. Helburu nagusia Nafarroan eraldaketa sozial eta politikoa bultzatzen duten mugimendu sozialen borroka dinamikei oihartzuna ematea da eta bide horretan, Nafarroako eskubide urratze guztien berri emango dute.

GURUTZEGRAMA

1. Sindikatuko aurtengo erronka nagusia izango da
2. CCOOen proposamenak ____i bidea errazten dio
3. Nongoa zen Joxe Arregi, 1981ean torturatua hil zuten gaztea
4. Honela definitu zuen 2014. urtea langileentzat
5. Emakumeen nazioarteko eguna ospatzen da egun honetan
6. Webgune hau Nafarroako herri mugimenduen ohiartzuna izango da
7. Enpresa honetako langileek modu guztietako mobilizazioak egin dituzte lekualdatzearen kontra
8. Gatazkaren konponbidea desblokeatzeko gai honi heldu behar zaio
9. “Gure ____ dago” ekimenak zita garrantzitsua du ekainaren 8an
10. Delegatuen Asanbladan omenaldia egin zitzaion
11. Osasungintza euskalduntzeko orria martxan da
12. ____ hiri garraioko lengileek greba luzea egin zuten hitzarmenaren alde
13. Enpresa honetako langileek borroka bertan behera utzi dute akordio batera iritsi ondoren
14. FSMk arlo berria du

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Goizean zehar grebaren jarraipen zabala zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatu da

Martxoaren 17ko Greba Orokorra aurrera doa Hego Euskal Herri osoan; piketeek euren lanarekin jarraitzen dute. eta manifestazio nagusietara abiatzeko lehen zutabeak osatzen ari dira...